Eu

Lanbidek 22 milioi euro bideratuko ditu 2019 ekitaldirako enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako laguntzetara (Gobernu Bilera-2019-02-26)

2019.eko otsailak 26
  • Proiektuek gizarte-orientazio nabarmena dute: lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboei zuzentzen zaizkie, besteak beste, lehen okupazioa bilatzen ari diren 35 urtetik beherakoei edo epe luzeko langabeei
  • Halaber, toki-erakundeek sustatzen dituzten proiektu estrategikoen esparruen enpresentzako dirulaguntzak ere aurreikusten dira

Lanbidek 22 milioi euro bideratuko ditu enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako laguntzetara. Hala adostu du Lanbideko Administrazio Kontseiluak, eta Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak horren berri eman dio Gobernu Kontseiluari.

Laguntza horien bidez, martxan jarri ahalko dira enplegua sortzeko tokiko proiektuak eta, horien bitartez, langabe parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetu eta jarduketaren helburu den lurraldearen garapen sozioekonomikoan eta modernizazioan eragina izan eta, horretarako, Euskadiko eskualde guztietan enplegu-aukerak modu orekatuan eskaini, 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiarekin koherentzian. Era berean, enpresei dirulaguntzak ematea aurreikusten da, toki-erakundeek sustatutako proiektu estrategikoen esparruan.

Lanbidek kudeatzen duen laguntzen programa horrek aurreikusten dituen ekimenak autonomia-erkidego osoko udalerri, udalerri-multzo, mankomunitate eta kuadrillekin lankidetzan egiten dira. Enplegurako tokiko laguntzen bidez, toki-oinarriko enplegua sortzeko proiektuak sortzea, lurraldearen garapen soziekonomikoa eta modernizazioa eta enpresen lehiakortasuna hobetzea sustatzen da, tokiko lan-merkatuaren errealitatera egokituz.

Gainera, proiektu horiek gizarte-orientazio nabaria dute; izan ere, lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboei zuzentzen zaizkie, besteak beste, lehen okupazioa bilatzen ari diren 35 urtetik beherakoei edo epe luzeko langabeei.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak lau motatakoak izan ahalko dira: enplegua sustatzea; kontrataziorako laguntzak; toki-garapeneko beste ekintza batzuk; eta proiektu estrategikoak.

2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiak Euskadiko eskualde guztietan enplegu-aukerak modu orekatuan eskainiko dituzten eskualdeko garapen-ekintzak jaso ditu; horretarako, ‘eskualde’ kontzeptua sustatuko da, enplegu-politiken eta hari lotutako politiken inguruan, espezializazioa eta gizarte-kapitalaren aprobetxamendua bultzatuko da, enpresa-berrikuntza sustatuko da, gizarte-berrikuntza bultzatuko da eta eragile guztien artean ahalik eta koordinazio gehien egon dadin eta bat egin dezaten sustatuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko