Eu

Lanbidek 33,7 milioi bideratu ditu enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen laneratzea sustatzeko laguntzetara (Gobernu Bilera 2019-02-26)

2019.eko otsailak 26

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Lanbideko Administrazio Kontseiluaren akordioaren berri eman dio Gobernu Kontseiluari; horren bidez, 2019an, 33.700.000 euro bideratzen dira enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen laneratzea sustatzeko laguntzen deialdira. Horiek desgaitasuna duten pertsonek betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuak finantzatzera bideratzen dira.

Desgaitasunen bat duten pertsonek lan egiteko eskubidea balia dezakete, enpresa eta administrazio publikoetako enplegu arruntaren bidez, laguntza duten enplegu-zerbitzuak barne, enplegu-zentro berezietako eta lan-enklabeetako enplegu babestuaren bidez; eta enplegu autonomoaren bidez.

Enplegu-zentro berezien helburua ekoizpen-lana egitea da eta, horretarako, merkatuko eragiketetan erregulartasunez parte hartzea eta lan ordaindua eta desgaitasunen bat duten bertako langileek dituzten behar pertsonal eta sozialetara egokitzen diren zerbitzuen prestazioa ziurtatzea. Eskabideak aurkezteko epea urte osoan dago zabalik.

Enplegu-zentro berezien bidez egiten den lan-formula tresna handia da desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko; izan ere, bide ematen da kontratatutako desgaituek gizarte-eta lan-ohiturak eskuratzeko, ekoizpen-sisteman sartzeko eta beren enplegagarritasuna hobetzeko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko