NIK Patrika Digitala
Berriak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Nazio Batuen 2030erako Agendaren lokalikazioari buruzko goi mailako bileran parte hartu du.

2019-02-26

Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendariak honako foro honetan parte hartu du: “GJHen lokalizazioari buruzko foroa; toki- eta eskualde-mailan 2030erako Agendaren ezarpena bizkortu eta bultzatzea”. Foroa egun hauetan zehar ospatzen da Sevillan.

Nazio Batuek eta Europako Batzordeak estatuz azpiko eta tokiko gobernuek 2030erako Agenda ezartzeko duten eginkizun garrantzitsua nabarmendu dute, eta lurralde bakoitzak bide hori bere egoerak aintzat hartuta egin behar duela adierazi dute.

Agenda Euskadi Basque Country 2030 2018ko apirilean onetsi zen, eta erakunde-mailan eta euskal gizarteko eragile batzuekin elkartuta egiten ari diren jarduketak horren erakusle argiak dira.

Foroa LOCAL 2030 – Nazio Batuen Sarearen Idazkaritzak antolatu du, eta, bertan, NBE sistemako zenbait eragile, tokiko eragile, gobernu nazional, eskualdeko eta tokiko gobernu, sektore pribatu edo gizarte zibil batzen dira. Eta Espainiako Gobernuaren helburu nagusia da nazioarte-mailan hainbat sektore, testuinguru eta diziplinatako lider eta irudi esanguratsuak batzea, bai eta hainbat eremutakoak ere, besteak beste, Nazio Batuen agentzietakoak, gobernuetakoak, gizarte zibilekoak, unibertsitateetakoak eta sektore pribatukoak, GJHen lokalizazioak ekarri beharko lituzkeen abiapuntuak eta lehentasunak eztabaidatzeko.

Parte-hartzaileek, bi egun hauetan, zenbait gairi buruzko esperientziak eztabaidatzeko eta trukatzeko aukera dute, esaterako: hainbat alderdi interesdunen arteko aliantza berriak sustatzea; berrikuntza, inklusioa, finantzaketa hobea eta datuen aurkezpen kolektiboa sustatzen duten maila anitzeko gobernantza-eredu berriak aztertzea; edo GJHen lokalizazioaren praktika eta tokiko esperientziak partekatzea eta emaitzak munduko foro politikoetara eramatea, esaterako, Goi Mailako Foro Politikora eta 2019ko GJHen Goi Bilerara.

Goi Mailako Foroa Amina J. Mohammed Nazio Batuen Idazkaritza Orokorreko Bulegoko idazkariorde nagusiak itxiko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)