Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzako eta sozietate publikoetako telefonia finko eta mugikorreko gastuaren murrizketa nabarmena

2011.eko martxoak 11

Telefonia finkoan 2008an 7,9 milioi euroko gastua izatetik 2010ean 6,6 milioi izatera pasatu da (% 15,4ko jaitsiera)

Telefonia mugikorrean, gastua murriztu egin da, aldi berdinerako, 4,1 milioi euro kopurutik 3,6 milioietara (% 11,5eko aurrezkia)

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, azpimarratu egin du egungo Jaurlaritzaren duen soiltasun-ahalegin handia beste gobernuek izan duten gastuen kontrol-ezaren aurrean

Eusko Jaurlaritzako sailek eta Jaurlaritzaren menpeko erakunde autonomoek, erakunde eta sozietate publikoek telefonia eta komunikazioetan gauzatutako gastu osoak beherakada nabarmena izan zuen 2010ean. Zenbaki osoetan, euskal sektore publikoak telefonia finkoan, 2008an, 7.897.290 euro gastatzetik, aurreko urtean, 6.678.609 fakturatzera pasatu da. Aldi berdinean, telefonia mugikorraren faktura 4.124.520 eurotik 3.647.452 eurora murriztu zen. Kopuru horiek % 15,4ko eta % 11,5eko murrizketak, hurrenez hurren, adierazten dute.

Komunikazioetako gastuan izandako gehikuntzak (barruko datuen transmisioa, beste administrazioekiko elkarloturak eta Internet hartzen dituzten zerbitzuak) Eusko Jaurlaritzak elkarreragingarritasunaren eta Administrazio elektronikoaren alde duen apustu bikoitzean du azalpena. Alor honetan, 11.775.108 euroko faktura izatetik 17.781.637 euro faktura izatera pasatu da.

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburua den Idoia Mendiak azaldu duenez, Telefonia-kontratu berriaren plegua diseinatzeko filosofiak ez du zerikusirik aurrekoa prestatzeko erabili zen filosofiarekin. Aurreko kontratuak ia 6 urteko iraupena izan zuen eta bere diseinuak ez zuen aukerarik ematen gastua kontrolatzeko, zerbitzuko prezio bateratuetan oinarrituta zegoelako, kontratuak berak bereganatuta eduki behar zuen sarearen hazkundearen aurreikuspena egin gabe.

Sailburuak azpimarratu duenez ere, egungo kontratuaren filosofia gastuaren murrizketan eta ondorengo kontrolean oinarrituta dago. Eredu berri honek aurreko gobernuekin arau bihurtutakoa saihesten du: telefonia-gasturako (finko, mugikor eta komunikazioetarako) kopuru jakin bat aurrekontuan sartzen zen baina beti gauzatzen zen aurreikuspen horien gainetik. Idoia Mendiak azpimarratu duenez, horrela erregularizazioak ohiko kontuak ziren.

Egungo soiltasun-politika hainbat neurritan gauzatzen da. Kontsumorako oinarrizko arauen artean (Administrazioaren Sare Korporatiboaren Zerbitzuen Gidan jasota daudenak) kontsumorako mugak ezarri dira. Modu horretan, goi-kargudunek eta parekoek ez dute blokeorik, batezbestekoa gainditzen duten kontsumoen berri ematen den arren; gainontzeko langileei, berriz, linea blokeatu egiten zaie kontsumoak hileko 50 euro besteko kontsumora heltzen denean.

Halaber, azken hiru urteetan terminal mugikorren kopuruak gora egin duen arren (5.151 telefono 2008an; 7.966 2009an; eta 8.519 2010ean), kontua da euskal Administrazioak sinatu duen kontratu berri onuragarriak eta bi urte hauetan gauzatutako gastuaren kontrolak telefonia mugikorreko atalean ere aurrezki garrantzitsua sortu dutela. Horrela, 2008an euskal sektore publiko osoan (Administrazio Orokorra, erakunde autonomoak eta erakunde eta sozietate publikoak barne) 4.124.520 euro fakturatzetik 3.647.452 euro gastatzera pasatu da. % 11,5eko beherapena.

Sailen arabera, telefonian (finko, mugikor eta komunikazioetan) izandako gastuaren murrizketa orokorra izan da.

Gauzatutako aurrekontuaren laburpena, sailen arabera.

- Lehendakaritza: 179.706 eurotik (2009) 151.210 eurora (2010). % 15,8ko murrizketa.

- Herrizaingoa: 3.001.815etik 3.075.634 eurora. % 2,4ko igoera.

- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa: 774.810etik 570.809 eurora. % 26,3ko murrizketa.

- Ekonomia eta Ogasuna: 240.547tik 172.274 eurora. % 28,3ko murrizketa.

- Justizia eta Herri Administrazioa: 730.257tik 590.018 eurora. % 19,2ko murrizketa.

- Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioak: 293.939tik 230.412 eurora. % 21,6ko murrizketa.

- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa: 298.810etik 233.807 eurora. % 21,7ko murrizketa.

- Enplegu eta Gizarte Gaiak: 241.751tik 188.254 eurora. % 22,1eko murrizketa.

- Osasuna eta Kontsumoa: 801.553tik 624.922 eurora. % 22ko murrizketa.

- Ingurumena, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza: 343.353tik 297.633 eurora. % 13,3ko murrizketa.

- Kultura: 180.209tik 133.106 eurora. % 26,1eko murrizketa.

 

Gauzatutako aurrekontuaren laburpena, erakunde autonomoen arabera.

-    HABE: 51.622 eurotik (2009) 38.120 eurora (2010). % 26,1eko murrizketa.

-    IVAP: 95.596tik 74.214 eurora. % 22,3ko murrizketa.

-    EUSTAT: 169.529tik 125.956 eurora. % 25,6ko murrizketa.

-    Emakunde: 33.457tik 25.276 eurora. % 24,4ko murrizketa.

-    Polizia Ikastegia: 14.607tik 12.639 eurora. % 13,4ko murrizketa.

-    Osalan: 213.027tik 177.332 eurora. % 16,7ko murrizketa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan