Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria IBERMATICAren arduradunekin batzartu da

2019-02-26

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Arantxa Tapia sailburuarekin batera, Lehendakaritzan harrera egin die Ibermática enpresa-taldeko arduradunei, enpresaren 45. urteurrenean.

Lehendakaritzako elkarraldian izan dira Ibermática-ko zuzendari nagusi eta kontseilari delegatu Juan Ignacio Sanz, Iparraldeko zuzendari Guillermo Dorronsoro eta Marketin eta Komunikazioko zuzendari Laura Arranz.

Teknologiaren sektoreko multinazional bat da Ibermática, 3.400 profesional baino gehiagorekin; hainbat herrialdetan jarduten du eta 20 zentro operatibo ditu herrialde horietatik hamarretan: Mexiko, Kolonbia, Peru, Txile, Argentina, Brasil, AEB, Portugal, Andorra, Espainia… 

Euskadin bost bulego ditu ‒egoitza barne‒ eta 1.340 profesional, guztizko plantillaren % 40, beraz. Bere Berrikuntza Institutuko egoitza ere, i3B, Euskadin dago, eta teknologiako multinazionalak Euskadin garatutako proiektuek bere fakturazio globalaren heren bat baino gehiago adierazten dute. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)