Berriak Segurtasuna
qrcode

Guztira 1.409 pertsonek gainditu zituzten Ertzaintzaren 28. Promozioko hautaprobak

2019-02-23

Atzo goizean bi sexuetako 1.409 gaztek gainditu zituzten Barakaldoko BECen Ertzaintzaren 28. Promozioa izango denaren hautaketa-prozesuko lehenengo bi probak, psikoteknikoa eta ezaugutzena. Bere garaian 4.350ek eman zuten izena prozesu honetan parte hartzeko, eta horietatik 3.368 (918 emakumezko eta 2.450 gizonezko) aurkeztu ziren atzo goizean lehenengo probetara. Behin hautaketa-prozesuaren lehenengo fase hori gainditu ondoren, izangaiek datorren asteotan egingo dituzte gainerako probak, fisikoak eta elkarrizketa pertsonala barne direla, harik eta Ertzaintzara sartzeko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egingo den oinarrizko ikastaroan parte hartuko dutenak hautatu arte.

Guztira bi sexuetako 4.350 gaztek eman zuten izena Ertzaintzaren XXVIII. Promozioa osatzeko 500 plazetarako hautaketa-prozesuan parte hartzeko.

Atzo goizean horietatik 3.368 aurkeztu ziren BECen ezagutzak eta gaitasunak egiaztatzeko lehenengo probetara. Horietatik 918 emakumezkoak izan ziren (% 27,3) eta 2.450 gizonezkoak (% 72,7). Lurraldeen arabera, Arabatik 497 izangai aurkeztu ziren ?% 14,77?, Bizkaitik 2.012 ?% 59,81?, Gipuzkoatik 701 ?%20,84? eta beste lurralde batzuetatik 154, hau da, % 4,58.

Guztira 1409 (e)k gainditu zituzten goizeko probak (395 emakumezkoaz eta 1014 gizonezkoak), eta hautaketa-prozesuaren bigarren faseko proba fisikoak eta elkarrizketa pertsonala egingo dituzte.  Hautaketa-prozesua osoa gainditzen duten eta 500 plazetako bat lortzen duten izangaiek derrigorrezkoa eta baztertzailea den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako formakuntza-ikastaroa egin beharko dute.  

Ertzaintzaren 28. Promozioan sartzeko prozesuaren helburua da Ertzaintzaren errolda 8.000 agentetan mantentzea, Segurtasun Batzarrean adostuta bezala, era horretara datozen urteotan puntu gorenera iritsiko den belaunaldiak berritzeko prozesuari aurre egiteko

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)