Berriak Segurtasuna
Eu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrenak eta Ertzaintzako Inteligentzia Bulego Nagusiko buru Jon Ziarsolok zerbitzu berezien domina jaso dute Nafarroako Foru Poliziaren Egunean

2019.eko otsailak 23

Ekitaldia gaur goizean egin da Iruñean, Nafarroako Administrazio Publikoen Institutuko klaustro isabeldarrean.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrenak eta Ertzaintzako Inteligentzia Bulego Nagusiko buru Jon Ziarsolok zerbitzu berezien domina jaso dute gaur goizean Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezen eskutik, Foru Poliziaren Eguna ospatzeko Iruñean, Nafarroako Administrazio Publikoen Institutuko klaustro isabeldarrean, egin den ekitaldi nagusian.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak lankidetzarako eta elkarlanerako hainbat hitzarmen dituzte abian bai poliziaren arloan bai larrialdien, babes zibilaren, trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloetan. Horrela, esate baterako, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak elkarrekin diseinatzen dituzte azterlanak egiteko planak eta prestatzen dituzten ikastaroetako programak. Duela gutxi, foru-poliziek Arkauten homizidioen eta hilketen ikerketari buruzko ikastaro batean parte hartu zuten. Aurretik, hainbat foru-agentek prestakuntza jaso zuten Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian. Bi polizia-kidegoen arteko lankidetza ohikoa da polizia-segurtasunarekin eta segurtasun publikoarekin zerikusia duten gaiei buruzko formakuntzaren, ikerketaren eta jakintzaren transmisioaren arloetan.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2019.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    Polizia eta Larrialdietako Euskal... https://t.co/DSkJDP2n8l

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jefe de la Oficina Central de Inteligencia de la Ertzaintza, Jon Ziarsolo