Eu

Repsol Eguzkien Banaketa Gala

2019.eko otsailak 25

 

Retortillo sailburuak: “3 urtez gutxienez emango dira Eguzkiak Euskadin turismo gastronomikoaren helmuga gisa duen irudia indartzeko”

 

Repsol Gidak 40 urtez egin duen ibilbidea ospatuko du bere Eguzkien aurreneko banaketa-galarekin. Euskadin egingo da ekitaldia 2021era arte, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin lortutako akordioari esker

 

Euskadik guztira 53 jatetxe izango dituEguzkidunak. Espainian, 3 Eguzki dituzten jatetxe gehienak lurralde honetan daude; 8 guztira. Ondoren, 2 jatetxe berri gehitu dira 2 Eguzkirekin sarituak, Atelier Etxanobe eta Kaia Kalpe.

 

Euskadin, Eguzki 1ekin estreinatzen dira Amelia, Astelena 1997, Eme Be Garrote (Donostia), Landa Erretegia (Mendaro), Eneko (Larrabetzu) eta Eneko Bilbao (Bilbo)

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok gaur eman dio hasiera Donostian Eguzkien banaketa-galari, Repsol-eko kontseilari delegatu Josu Jon Imazekin batera.Ekitaldi hau elkarren segidako 3 ediziotan egingo da Euskadin, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Repsol-en artean sinatutako akordioari esker.

Sailburuak gogora ekarri duenez, “ez da kasualitatea Euskadi izatea ezaugarri hauetako ekitaldi baten egoitza. Guretzat identitate-ikur bat da gastronomia.Gainera, bultzada bat ematen zaio turismoaren sektoreari: tokiko produkzio-sektoreak suspertzen laguntzen du ‒jatetxeak, ostalaritza, turismo-agentziak, hotelak‒ eta, aldi berean, loturak sortzen ditu tokiko kulturaren eta kultura globalaren artean”.

Gainera, jarraitu du Retortillok, “Euskadiko eskaintza turistikoaren erakargarritasun handienetako bat da gastronomia, eta nazioartean duen proiekzioaren babesle nagusietako bat”.

“Euskadin, dastatu egiten dugu goi-mailako sukaldaritza, gure pintxoen miniaturazko sukaldaritza, herri-sukaldaritza, enogastronomia, tokiko produktuak eta berrikuntzak pizten diguten grina eta, batez ere, ekosistema profesionala, lurralde txiki batean handienetako batzuk biltzen dituena”.

 

Gaurtik 2 Repsol Eguzkirekin saritutako bi jatetxe berri ditu Euskadik: Atelier Etxanobe eta Kaia-Kaipe.Gainera, Eguzki 1ekin estreinatzen dira Amelia, Astelena 1997, Eme Be Garrote (Donostia), LandaErretegia (Mendaro), Eneko (Larrabetzu) eta Eneko Bilbao (Bilbo)

 

Galan omenaldi bat egin zaio Arzaki, 40 urtez segidan Repsol gidan egon denari.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak