Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
qrcode

Bikaintek programak 6,6 milioi bideratuko ditu I+Ga babestera, euskal enpresetan doktoreak kokatzearen bidez

2019-02-25
  • Helburua talentua sortu eta garatu eta sustatzea da eta I+Garen garapenean diharduten ikertzaileak enpresa-inguruneetan kokatzea
  • Kontratazio horien bidez, lehiakortasun-maila handiagoa lortuko da Euskadiko enpresetan

Bikaintek programa I+Gko proiektuak garatzeko ikertzaileak kontratatzen dituzten enpresei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteei (hala nola ikerkuntza kooperatiboko zentroei, zentro teknologikoei eta enpresa-arloko I+Gko unitateei) dirulaguntzak ematearen bidez I+Ga babestera bideratuta dago, eta 6,6 milioi euro izango ditu aurten.

Nolanahi ere, doktorego-titulua duten pertsonak (industria-ikerketako proiektuetan aritzeko) edo industria-ikerketako proiektu bati lotutako doktorego-tesi bat egingo duten pertsonak kontratatu ahal izango dira. Horren bidez, talentua sortu nahi da EAEko enpresa-inguruneetan I+Gko proiektuak garatzearen bidez. Aldi berean, euskal industria-sarearen lehiakortasuna eta nazioartekotzeko ahalmena areagotzen lagunduko da.

Ekimen horren bidez, gure enpresetan egindako ikerketa doktore-titulua duten pertsonek zuzen dezaten sustatu nahi da, prestakuntza akademiko hori baita nazioartean ikertzaileentzat onartzen dena.

Bikaintek programak honako helburu hauek ditu:

  • Prestakuntzaren aldian beren talentuagatik nabarmendu diren pertsonen laneratzea bultzatzea.
  • Euskal produkzio-sarearen lehiakortasun-maila handiagoa lortzea, eta bertako industrietan ikerketa-maila handiagoa bultzatzea. Horretarako, teknologikoki aurreratuenak diren herrialdeetako eskakizun-maila bermatuko duten pertsona prestatuak izango dituzte beren ikerketa-taldeetan.

Aurten programa horretara bideratuko diren 6.600.000 euroetatik, 2.640.000 euro doktore-titulua duten pertsonak kontratatzeko erabiliko dira, eta gainerako 3.960.000 euroak, berriz, industria-doktoregaiak prestatzeko. Horren bidez, doktoreentzako 45 kontratu inguru eta industria-doktoregoak egiteko 40 kontratu inguru finantzatu nahi dira.

Laguntzak dagoeneko onartu ditu Gobernu Kontseiluak (oinarriak otsailaren 28ko EHAAn argitaratuko dira), eta martxoaren 7tik 21era bitarte eskatu ahal izango dira.

 

Bikaintek, ZTBP Euskadi 2020 Planaren parte

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana –ZTBP Euskadi 2020– espezializazio adimentsuan oinarrituta dago, eta Eusko Jaurlaritzak I+G+Bko politikak garatzeko duen programazio-tresna da.

Ikerketa-talentuari dagokionez, Planak honako lan-ildo hauek biltzen ditu, besteak beste:

  • Ikertzaileak enpresa-sarean txertatzea.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko (ZTBES) agenteen eta enpresen arteko ezagutza-transferentzia bultzatzea.
  • Zientzia eta teknologiaren eremuan genero-arraila murriztea, eta aukera-berdintasuna, eskubide-berdintasuna eta erantzukizun-berdintasuna sustatzea.

Enpresetan eta ZTBESeko agenteetan ikerketa-arloko giza kapitala txertatzeko tresna gisa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak Berrikertu programa garatu du joan den ekitaldira arte. Programa horren bidez, doktore-titulua edota enpresa baten barruan teknologiako esperientzia egiaztatua zuten hainbat profiletako ikertzaileen kontrataziorako dirulaguntzak ematen ziren. Bikaintek programaren bidez, berriz, doktore-titulua duten edota zuzenean enpresa batean edo zentro teknologiko baten bitartez doktorego-tesiko proiektu bat egingo duten pertsonak kontratatu nahi dira. Era horretan, talentu-maila eta, horren ondorioz, enpresen lehiakortasunerako ekarpena handiagotzen lagunduko da.

Bikaintek 2018 programaren emaitzak

Bikaintek 2018 programarako deialdia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko martxoaren 21eko Aginduaren bidez egin zen (67. zenbakiko EHAA, apirilaren 9koa).

1.- Doktoreen kontratazioa. Emandako dirulaguntza:

ONARTUTAKO ESPEDIENTE KOPURUA

G

E

Guztira

Kostu subentzionagarria

Dirulaguntza

  %

CCTT eta CIC

1

2

3

177.737,87 €

88.868,94 €

50,00%

ENPRESAK

15

11

26

1.906.245,85 €

928.184,94 €

48,69%

GUZTIRA (ZENTROAK + ENPRESAK)

16

13

29

2.083.983,72 €

1.017.053,88

48,80%

2.- Industria-doktoregaien kontratazioa. Emandako dirulaguntza:

ONARTUTAKO ESPEDIENTE KOPURUA

G

E

Guztira

Kostu subentzionagarria

Dirulaguntza

  %

CCTT eta CICs

9

3

12

1.590.817,98 €

792.409,00 €

49,81%

ENPRESAK

9

8

17

2.452.418,56 €

1.211.669,12

49,41%

GUZTIRA (ZENTROAK + ENPRESAK)

18

11

29

4.043.236,53 €

2.004.078,12

49,57%

*Grafikoak dituzten pdfak eransten dira

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)