Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

AHTaren aurrerapenak “geldiezinak” dira

2011.eko martxoak 11

San Andresko tunelak 78 metro izango ditu luzeran eta Larrinagatxu eta Etxenako biaduktuak lotuko ditu

Durango-Amorebieta/Etxano tarteak 4,6 kilometro ditu luzeran, eta horien 2,5 baino gehiago lurpetik doaz. Arriola sailburuak dioenaren arabera, Abiadura Handiko Trena proiektu “geldiezina” da, eta Euskadiko hiru hiriburuak 30 minututan lotuko ditu.

Gaur Euskadiko azpiegiturarik garrantzitsuenean beste aurrerapauso bat eman da.Abiadura Handiko Trenak EAEko hiru hiriburuak ordu erdian lotuko ditu, eta Euskal Herria Europako gainerako eskualdeekin lotzen lagunduko du. Proiektua “geldiezina” da.

Etxebizitza, Herrilan eta Garraio sailburu Iñaki Arriola eta Sustapen ministro José Blanco gaur AHTaren Gasteiz-Bilbo lineako obrak ikuskatzen ibili dira Durango-Amorebieta/Etxano tartean. Lazkutiako San Andres ermitako muinoaren zulaketa-lanaren amaierako ekitaldian esku hartu dute. Tunelak Larrinagatxu eta Etxena erreken biaduktuak lotuko ditu.

718 metro ditu luzeran, eta 95 m2ko sekzio libre bat. Bertan, abiadura handiko trenbide bi egongo dira.

Sailburuak erakundeek garraio-arloan akordioak lortzeko egiten duten lana aintzatetsi du; adibidez, AHTaren kasuan. Horrez gain, Inaxio Uriari omenaldi bat egin zaio —ETAk hil zuen—, “zailtasunak dauden arren” proiektuan lan egiten duten pertsonei eskerrak emateko.

Iñaki Arriolak adierazi duenez, azken bi urteetan euskal Y-aren 11 tarte jarri dira martxan, eta datozen hilabeteetan beste bi tarteren obrak hasiko direla iragarri du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburua