Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Christos Stylianides Laguntza humanitarioko eta Krisi-kudeaketako Europako komisarioa hartu du

2019.eko otsailak 22

Iñigo Urkullu Lehendakariak Christos Stylianides Laguntza humanitarioko eta Krisi-kudeaketako Europako komisarioa hartu du gaur arratsaldean Ajuria Enea jauregian. Lehendakariarekin batera, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia eta Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendaria izan dira.

Komisarioarekin batera, Philippos Savvides Komisarioaren Kabineteko kidea, Teresa Frontan Europako Batzordeak Espainian duen Ordezkaritzako Komunikazio burua eta Carlos Martín Ruiz de Gordejuela Laguntza Humanitariorako eta Krisien Kudeaketarako eta Lankidetza eta Nazioarteko Garapenerako arduraduna den Europako Batzordeko bozeramailea izan dira.

Topaketan, munduko krisi humanitario nagusien agenda birpasatu da, eta erreferentzia berezia egin zaie errefuxiatuek bizi duten krisi humanitarioari eta Venezuelako egungo krisi humanitarioari.

Topaketaren bidez, hurbilagotik ezagutu dira EUROPAKO BABES ZIBILEKO ETA LAGUNTZA HUMANITARIOKO ERAGIKETETAKO ZUZENDARITZA NAGUSIAREN / EUROPEAN CIVIL PROTECTION AND HUMANITARIAN AID OPERATIONS-EN (ECHO) jarduketa-eremuak, bai larrialdi humanitarioan, bai krisiaren kudeaketan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Christos Stylianidesn