Eu

Izarren turismoaren aldeko helmugek ehuneko 300 igotzen dute haien bisitari kopurua

2019.eko otsailak 21

Espainia munduko potentzia bat da izarren turismoan, eta Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoaren laguntzarekin antolaturiko simposio “Luces de Vanguardia” sinposiora joan diren 200 lagun inguruk horixe egiaztatu ahal izan dute.

 

Sinposioak Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoaren babesa jaso du eta inaugurazioan izan dira Gorka Urtaran Gasteizko alkatea; Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatua, eta Maider Etxebarria Eusko Jaurlaritzako Turismo Saileko zuzendaria. Ekitaldi horrek mbra Light Festival Vitoria-Gasteizekin batera egingo diren jarduera programa hasi du.

 

Espainiak gaueko zeru asko dauka bere lurraldeko zona askotan, eta haren ezaugarriak dira iluntasuna, garbitasuna, gardentasuna eta gau oskarbiak. “Gau oasi ia jatorrizkoak dauzkagu, eta horrek izarren helmuga gisa jartzen gaitu" azaldu du Susana Malón Lumínica Ambiental enpresako CEOak bere jardunean.

 

Astroturismoak gero eta garrantzi handiagoa dauka, eta etorkizunean, gure eskaintza turistikoa aberastuko duten esperientzien kalitate handiagoa egongo da eta esperientzia horiek askotarikoak izango dira. Turismo esperientzial mota hori egokia da biztanle dentsitate gutxiko zonetarako, batez ere argi kutsadura gutxiago daukatelako. Badira tokiak, non ekonomia berde bat garatzen ari baita izarren zeruaren inguruan.

 

 “Niri hau esatea gustatzen zait: izarrak despopulazioaren aurka” esan du Susana Malonek, eta horrez gain adierazi du ezen % 300 igo dituztela beren bisitariak “baliabide hori modu egokian lantzen ari diren helmugek, horixe ziurtatzen dute eskuragarri dauden azken datuek”.

 

Araba Euskadin nabarmentzen da turismo astronomikoaren alde egin duen apustuagatik. Horren adibide garbia da Jardín Botánico de Santa Catalina; hain zuzen ere, Starlight ziurtagiria daukan lehenengoa. Eskualdeak dauzkan klima mugak gorabehera, badira gara daitezkeen aukerak, lurraldeak berez ditu-eta beste natura, kultura eta turismo baliabide batzuk, diote adituek.

 

LiFi teknologiaren eragina

 

LiFi teknologia eztabaidaren beste gaietako bat izan da. Teknologia hori jada errealitatea da munduan: badira LiFi sistema pilotuak instalatuta Herbeheretan, Parisko metroan, Erresuma Batuko enpresetan eta Microsoftek AEBan dituen zenbait bulegotan. Aurten, gainera, lehenengo LiFi mikrotxipa garatuko da, zeina smartphonen eta argia emateko eta komunikatzeko bietarako balio duten luminarien hurrengo belaunaldian sartu eta WiFi, 3G, 4G eta 5G teknologiekin eta zuntz optikoarekin batera existituko baita.

 

Jorge Eduardo Higuera Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Erakundeko ikerlariak esan duenez “munduan argitarako erabiltzen den energia da mundu guztian kontsumitzen dugun energia guztiaren % 20. Baldin eta luminaria berriek banda zabaleko hari gabeko konektagarritasuna ematen badigute, energia aurreztu eta komunikaziotarako lehenago erabili ez den espektro elektromagnetikoaren zati bat aprobetxatuko dugu”.

 

Nola eragiten duen argiak ziklo zirkadianoetan

 

María de los Ángeles Rol de Lama Murtziako Unibertsitateko Biologia Fakultateko irakasleak argiak sistema zirkadianoan duen garrantzia aztertu du.

 

Egun, populazioa ez da nahikoa egoten egunaren argi naturaletan eta gauez gehiegi erabiltzen du argi artifiziala; hortaz, ez dago kontrasterik egunaren eta gauaren artean. “Horrek eragina dauka sistema zirkadianoan eta melatonina hormona jariatzean, zeina baita ordulari endokrino bat ez dena jariatzen egunez eta gauez iluntasuna behar duena” esan du adituak.

 

Argi segurua, gaueko hiri paisaia eta argiaren artea

 

Larrialdietarako argia pertsonen segurtasunerako gaia garatu du David Pérez de Albéniz Daisalux-eko aholkulari tekniko eta zuzendariak, zeinarentzat bilakaera teknologikoak ahalbidetu baitu “sistema seguruagoak, hobeto integratuak eta jasangarriagoak diseinatzea”. Azken urteetan, LED teknologia agertzeari esker luminarien itxurak eta tamainak aldatu ahal izan dira, hobeto diseinatu eta integratzeko”.

 

Bestalde, paisaietan argiaren bidez egindako esku hartzeetan ibilbide luzea egin duen Javier Riera artistak bere obraren inguruan hitz egin du eta argiaren, geometriaren eta paisaiaren arteko loturaren alderdi kontzeptual eta metaforikoez jardungo du. “Argiarekin lan egitea, hasiera batean, margotzeko era bat izan zen. Argiaren izaera ukiezina interesatzen zait eta geometriarekin eta paisaiarekin duen lotura horren naturala”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak