Berriak Lehendakaritza
Eu

Irunek bere "hiri orbana" itxiko du

2011.eko martxoak 11

Aurreikusitako hiri-eraldaketa proiektuari esker hiriak 145.000 m2 irabazi ahalko ditu, ”hiri orbana” ixteko erabiliko dituenak, etxebizitzetarako, ekonomiaren garapenerako, merkataritza erabileretarako, hezkuntza ekipamenduetarako eta berdegunetarako tokia eginez

Gaur, 2011ko martxoaren 11ko arrtasaldean, Irungo trenbide-gunea birmoldatzeko protokolo instituzionala sinatu dute Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, ADIFek, RENFE-Operadorak eta Irungo Udalak. Dokumentuak beste erakunde inplikatuen akordioa ere jasotzen du, hona hemen erakundeak: Adif, Renfe, Euskal trenbide Sarea eta Euskotren.

 

Ekitaldia Irungo Udaletxeko Areto Nagusian izan da. Patxi Lopez Lehendakaria eta José Blanco Sustapen ministroak buru izan dira. José Antonio Santano hiriko alkatearen eta Markel Olano Diputatu Nagusiarekin batera sinatu dute dokumentua. Dokumentu ofizialean sinadurak jarri aurretik, parte-hartzaileek ekitaldira bertaratu direnengana zuzentzeko aukera izan dute.

Gaur era ofizialean berretsi den dokumentua Madrilen adostu zen joan den abenduan, eta geroago era indibidualean berretsi dute inplikatutako alderdi guztiek (Irungo Udala, Eusko Jaurlaritza, Euskotren, Gipuzkoako Foru Aldundia, Sustapen Ministerioa, ADIF eta RENFE). Irungo trenbide-gunea berrantolatzeko eta anbizio handiko helburuetarako lehen urratsak ematen dira dokumentuan: trenbidearen egungo arrastoa murriztea, geltoki moderno bat eraikitzea eta hiriari zerbitzuetarako, ekonomi jardueretarako eta bizitegi-lekuetarako gune berri bat ematea.

 

Hirian lekua irabazi hiriarentzat

Protokolo honek Irunentzako benetako iraultza izango denaren oinarriak ezartzen ditu, egun trenbideko instalazioek ia 6 km lineal zeharkatzen eta 500.000 m2. baino gehiago hartzen duten tokian. Berrikuntza prozesu honek guztiak ahalegin eta koordinazio handia eskatuko die inplikatu guztiei, zeinak jada abian jarriak baitira, ziurtasunez, eta gaur berretsitako dokumentuaren oinarria dutela.

Hona hemen jarduketaren zortzi neurri oinarrizkoak:

1.-LEKUAK ORDENATU ETA LIBRE UTZI:

Tren-gunea ordenatu –eta abiadura handiko trena iristen denerako egokitu- eta erabili behar ez diren lurrak libre utzi, hirian garapen berriak egin daitezen. Kontuan izan behar da trenbideak Kateatik hasi eta Santiagoko igarobideraino hartzen duen tokiak ia 500.000 m2 dituela, edo beste modu batera esanda, 100 futbol-zelaik hartuko luketen leku bera, alegia.

2.- HIRIGUNE BERRIA:

Trenbidearen erabileratik libre geratzen diren lur berri horiei begira programa bat definituko da bizitegi, jarduera-ekonomiko eta hezkuntza ekipamenduetarako, aisialdirako eta abarretarako. Horri esker hirigune berri bat sortu ahalko da Baiona – Donostia eurohiriaren erdi-erdian.-

3 AUZOAK ELKARREKIN LOTU:

Bide-lotura berriak zabaldu nahi dira trenbide-trazatuaren alde bien artean, eta horiei esker egungo barrera fisikoa gainditu. Bide berri horiek tren-trazatuarekin muga egiten duten auzoen arteko komunikazioa eta , oro har, hiri osoaren barruan mugikortasuna hobetzen lagunduko dute.

4.-GELTOKI MODERNOA ETA INTERMODALA:

Bidaiarientzako geltoki intermodal berri bat egin nahi da, modernoa eta erabilera askokoa, honakoak hartuko dituena: abiadura handiko, ibilbide luzeko, aldiriko trenak, Euskotren (Topoa), aparkaleku handia eta autobus-geltokia. Eraikina beste erabilera batzuekin osatuko da: merkataritza, hirugarren mailakoak, aisia, eta abar. Trenbidearen gainean eraikiko da, San Migel eta Pio XII.a eremuak elkartuko dituen bide berri baten hegoaldean.

5.-TRENBIDE ESTALIA:

Geltoki berriaren eraikinetik hasi eta Lope de Irigoyen kalearekin lotzen den trazaturaino trenbidea estalita mantendu nahi da, erabilera publikoko toki handi bat sortuz.

6.- TOPOA:

Topoaren trenbidea ADIFen trazatuaren ondoan integratuko da; horrela, elkarren ondoan joango dira eta topoaren zerbitzua trenbidearen geltoki berriari gehituko zaio.

7.- INSTALAZIO TEKNIKOAK:

Trenak eta material ibiltariak mantentzeko eta tratatzeko instalazioak egokitu eta berrituko dira, zerbitzu horiek tren-trafiko berrietara egokitu daitezen.

8.-MERKANTZIAK:

Merkantzien gunea berrantolatu nahi da Plaiaundiko egungo trenbide-gunean (Colon hiribidearen eta Bidasoako zubien artean), eta instalazioak lekuz aldatu nahi dira, Lezo-Gaintxurizketara.

Aldi berean, aldiriko trenen zerbitzuak, zerbitzu teknikoak eta beste tailer batzuk Plaiaundira eraman nahi dira. Urratsak eta epeak Sutapen Ministerioa da orain azterketa teknikoetan eta ekonomikoetan lan egin behar duena, horiek beharrezkoak baitira AHT Irunera iris dadin prestatzeko eta baita egungo bidaiarien geltokia beste toki batean kokatzeko eta birmoldatzeko eta Topoa bertan integratzeko.

Azterlan horien esaten dutenaren arabera, Ministerioak Irungo Udalak eginiko eta Plan Nagusiaren berrikuspenaren barruan sartutako proposamenean sar dezake. Erakundeen arteko Protokoloa adostu ondoren, bertan jasotzen diren irizpideak eta helburuak erakundeek sinatu beharreko Garapen Hitzarmen batean edo hainbatetan zehazten joan beharko dira, beharrezkoak dire azterlan tekniko, ekonomiko eta hirigintza plangintzakoek aurrera egin ahala.

Erakundeek aurreikusten dute proiektua, alde batetik, Estatuak, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Udalak ordainduko dutela; eta bestetik, berak sortzen dituen hirigintza aprobetxamenduekin autofinantza litekeela.

Irizpide orokor gisa eta protokoloaren arabera honela egingo litzateke banaketa: Sustapen Ministerioa (edo ADIF): AHT-ren obrak, geltokia barne dela.

"Eusko Jaurlaritza: Topoa lekuz aldatzea eta bere eskumenekoak diren beste batzuk.

Foru Aldundia: bere eskumenekoak diren mailako gauzetan, bereziki autobus-geltoki berria eta geroko trenbide-gunea zeharkatuko duen saihesbidearen trazatua. Irungo

Udala: lurrak eta dagozkien hirigintza aprobetxamenduak jarraiko ditu ADIF, Renfe-Operadora, Euskotren eta ETS: tren-jarduera mantentzeko beharrezkoak ez diren lurrak jarriko dituzte eta horiei dagozkien hirigintza aprobetxamenduak jarraiko dituzte.

Lortutako akordioaren barruan dago, orobat, Jarraipen Batzorde bat sortzea ere, Protokoloaren helburuak bete daitezen zaintzeko eta zeinean parte hartzen duten erakunde guztiak ordezkatuta baitauden.

Iruzkin bat
  • 2011.eko martxoak 12

    Como me gusta esta fotografía. Todas las instituciones juntas e implicadas en beneficio de Euskadi, en este caso, de Irún y buena parte de Gipuzkoa. ¿Para cuando una actitud como la del diputado de Gipuzkoa aquí en Bizkaia?Es que nadie en el PNV se va a dar cuenta de que gente como pepeluis hacen daño a Bizkaia y a Euskadi?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Blanco