Berriak Lehendakaritza
Eu

Moreda Araba, Arabako Errioxaren bihotzean

2011.eko martxoak 11

Eusko Jaurlaritzak ardogintzaren sektorearekiko eta eskualdearekiko “konpromisoa” gailendu du; eskualdeak Euskadiko “marka ezagun” bihurtu nahi du, Guggenheim Museoaren antzera

Patxi López lehendakariak Moreda Araba bisitatu du. Arabako Errioxako herrixka horretan, eskualdeko hiru dolareetako bat dago. Bisita aprobetxatuz, udalerriko eta ardoa eta olioaren sektoreko ordezkariekin bildu da, eta azpimarratzekoa da sektore horiek une zail bat igarotzen ari direla. Lehendakariak bere gobernuko kideek ardoaren sektorearekiko eta, bereziki, Arabako Errioxarekiko duten “konpromisoa” gailendu du. Hain zuzen ere, eskualde horretan 7,8 milioi euro inbertitu dira azken urtean Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailaren bitartez. Lópezek ardoaren kulturak maila nazionalean eta nazioartean duen garrantzia azpimarratu du. Hori dela eta, azken bi urteotan “erreferentzia estrategiko” bihurtu da Euskadiko turismoarentzat, eta, horregatik, Gasteizko Gobernuak eskualdea, “Guggenheim Museoaren antzera, Euskadiren marka ezagun” bihurtzeko apustua egitea erabaki du.“Arabako Errioxa gure hiriburuak, mendiak edo kostaldea bezala, ezinbestean bisitatu behar den eremu bihurtzea nahi dugu”, erantsi du.

Pilar Unzaluren zuzendaritzapeko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila plan estrategiko bat burutzear dago ardoaren eta olioaren sektoreetan. Plan Estrategiko horri esker, besteak beste, Euskadik sektore horien merkatuan duen posizioa zehaztu eta kudeatuko da. Patxi López lehendakariak mezu hori helarazi die sektoreko ordezkarie gaur goizean egin duten bileran, Moreda Araban. Arabako Errioxako herrixka horretan Euskadiko 3 dolareetako bat dago. Eusko Jaurlaritzak 83.000 euroko inbertsioa egin du dolarea mantentzeko, Kalitatearen bidez.

Moreda Arabako Dolarea bisitatu ondoren, Patxi López lehendakaria Arabako Errioxako ardoa eta olioaren sektoreetako ordezkariekin batzartu da. Herriko alkatea, Miriam Garrido, lehendakariarekin egin den bilera horretan egon da.

Bilera horretan, sektoreak azken hamarkadetan igaro dituen zailtasunak aztertu eta eztabaidatu dituzte. “Aldaketa soziologikoei ahalegin kolektiboaren bidez soilik aurre egin ahal zaie”, azpimarratu du, eta “orain premiazkoagoak dira, munduko krisia gehitu zaielako”, erantsi du.

Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak apustu sendoa egin du sektorearen nahiz eskualdearen alde. 7,8 milioi euroko inbertsioa egin du, "Arabako Errioxa sustatzeko ahalegin garrantzitsua izan da”, eta bereziki, “helmuga turistiko gisa”. “Emaitzak agerikoak dira”, azpimarratu du Lópezek; izan ere, euskal turismoaren urterik onenean, Arabako Errioxako turistek Euskadiko batez bestekoa (%12) baino hazkuntza handiagoa (%20) izan dute.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)