Berriak Lehendakaritza
Eu

Teknologia alorrean emakumeen lanaren ikusgarritasuna bultzatzen duen Ada Byron sariaren VI edizioa aurkeztu da

2019.eko otsailak 20

Gaur goizean Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak Emakume teknologoari Ada Byron sariaren VI edizioaren aurkezpenean parte hartu du. Ekimen honek teknologia esparruko emakumezkoen lana erakutsi eta aitortzeaz gain, gazteriaren artean teknologia bokazioak sustatzea bilatzen du eta baita ere teknologiak hazkunde ekonomikoan eta gizartearen etorkizuneko balio gisa duen garrantzia ezagutarazi nahi du.

Izaskun Landaidarekin batera izan dira Asier Perallos, Deustuko Unibertsitateko Ingenieritza Fakultateko dekanoa; Soledad Murillo, Estatuko Berdintasun Idazkaria; Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuna sustatzeko foru diputatua; eta Nerea Aranguren, IK4-IDEKOko zuzendari orokorra.

Izaskun Landaidak azpimarratu du “zientzia eta teknologian emakumeen fenomenoa aztertzerakoan ikasketen aukeraketan ematen den genero arrakala kontuan izan beharreko funtsezko eragileetako bat dela. Baina ez bakarra. Genero rol eta estereotipoek sortzen dute genero arrakala hau, neska eta mutilek beraien ikasketak aukeratzea modu aske batean egitea mugatzen dituena.” Landaidaren ustez, ikasketa hautaketan ematen den genero arrakala honez gain beste eragile batzuk kontuan hartu behar dira. Hala nola, emakumeek beraien karrera teknologikoen garapen profesionalean aurkitzen dituzten oztopoak, sustapen eta ebaluazio mekanismoak zuzentzea eskatzen dutenak, edo zientifikotzat hartzen den ezagutzaren ikuskera androzentrikoa.

Aurkezpenean “Emakumea eta talentua, garai berrietarako eredu berriak” mahai-ingurua egin da. Bertan Pilar Lopez, Espainako Microsoft-eko lehendakaria eta Ada Byron Saria 2018an jaso zuen Mª Angeles Martin Prats parte hartu dute. Moderatzaile bezala Cristina Giménez Elorriaga izan da, Ada Byron Sariaren koordinatzailea.

Saria FOROTECH, Ingenieritza eta Teknologia Deustu Astearen inaugurazioan emango da, maiatzaren 15etik 17ra aurrera eramango dena Bilbon.

Sariaren oinarriak

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak