Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzako Mahai Sektorialaren bilera

2019.eko otsailak 19

Gaur Gasteizen egin den Mahai Sektorialean ELA, SATSE, SME, UGT eta CCOO sindikatuek parte hartu dute, eta lan-agendako bost gai lehenesteko erabakia hartu da: lehen mailako arreta, lehiaketa irekia eta etengabea, lanbide-karrera, datozen LEPetarako eredua eta larrialdiak.

Harremanak areagotu egingo dituzte eta, alde horretatik, Mahai Sektorialaren beste bi bilera deitu dira apirilerako eta ekainerako. Helburua lehentasuntzat jotako gaietan aurrera egitea eta ahalik eta akordiorik gehien lortzea da.

Honako gai hauek jorratu dira:

  • Euskadiko Lehen Mailako Arretarako Estrategia: Osaun Sailburu Iñaki Berraondo doktoreak estrategiaren edukia aurkeztu du.
  • Lehiaketa irekia eta iraunkorra: lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra ardatz nagusi duen mugikortasun-ereduaren inguruko proposamena luzatu du Osakidetzak.
  • Lanbide-karrera: Mahai Sektorialak balio izan du 2019ko urtarriletik aurrera lanbide-karrerako osagarria ordainduko dela konfirmatzeko.
  • Hurrengo lan-eskaintza publikoa: Osakidetzako zuzendaritzak sindikatuei etorkizuneko lan-eskaintza publikoak hobetzeko proposamenak planteatu dizkie.
  • Larrialdiak: Larrialdi zerbitzuan ordainsarietan egon daitezkeen hobekuntzak aztertu dira.
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2019.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ Osakidetzako Mahai Sektorialaren bilera ➕ https://t.co/ZOB8wHe0s4

  • @osakidetzaEJGV
    2019.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ Reunión de la Mesa Sectorial de Osakidetza ➕ https://t.co/KeorkbvFB5

Ekitaldiko kargudunak