Eu

Maider Etxebarria Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak Erreginaren Kopako Fun Zone aurkeztuko du

2019.eko otsailak 25

Erreginaren Kopa txapelketan gune bat gaituko da stand eta jarduera desberdinekin, baita orientazio turistikoarekin ere, saskibaloi zale guztientzat, eta Gasteiz bisitatuko duten zaleen elkargune izateko ere. Fan zone gunea irekita egongo da publikoarentzat otsailaren 28tik, osteguna, martxoaren 3ra, igandea.

Gaur aurkeztu da Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babestutako Erreginaren Kopako Fan Zone gunearen programa prentsaurreko batean. Bertan parte hartu dute Gasteizko Udaleko zinegotzi Estibaliz Cantok, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatu Igone Martinez de Lunak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Maider Etxebarriak.

Karparen zeregina izango da Erreginaren Kopako zaleak bertan hartzea eta gertuagotik biziaraztea herritar guztiei saskibaloiarekiko zaletasun handia, baita bere benetako protagonistak erakutsi eta ezagutzea ere. Karpak eszenatoki bat izango du eta 8 gune jarduera desberdinetarako, eta instituzioen stand bat ere izango du.

Karparen hari gidaria izango da emakumea erakustea Erreginaren Kopako protagonista gisa, eta emakumeak izango dira dinamizazio desberdinetan. Karpan nagusituko den irudiak lema hau jasotzen du: EMAKUMEAK BATERA GEHIAGO GARA.

Jarduerak publiko guztientzako izango dira eta tailerren gunean diseinu bereziak egongo dira emakumeei aipamen eginez.

Erabilera anitzeko eszenatoki bat

Eszenatokiak jarduerak desberdinak hartuko ditu hiru egunetan zehar. Bertan proiektatuko dira zuzenean pabiloian jokatzen ari diren partidak; baita turismoa sustatzeko bideoak, emakumezko saskibaloikoak, bideo musikalak… Une puntualetan karaoke-eszenatoki bat izango da, nahi dutenek beren ahotsarekin karpa animatzeko, eta ordu zehatzetan dantza-erakustaldiak eta kontzertuak programatu dira, Gasteizko profesionalek dinamizatuak. Larunbat arratsaldean inauteriko desfile bat egingo da eta zozketa bat egingo da bertaratzen direnen artean sariak banatzeko

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak