Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak “Goierriko kultura” nabarmendu du Goierriko Garapen Agentziaren 25. urteurren ekitaldian

2019.eko otsailak 20
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuarekin batera, GOIEKI- Goierriko Garapen Agentziaren 25. urteurrena dela eta antolatu den ekitaldian izan da.  Ekitaldian, Lehendakariak “Goierriko kultura” nabarmendu du, ekintzailetzaren kultura eta etorkizuneko proiektu berriak abian jartzeko grina, hain zuzen.

Lehendakariak GOIEKI, hasiera-hasieratik, auzolanean oinarritutako proiektu bat izan dela gogorarazi du, izan ere, 1993an Goierriko Ekimena sortu zen udalen, erakundeen, enpresen, sindikatuen eta eskualdeko eragileen partaidetzaz. “Denek helburu berarekin: Goierriren garapen soziala eta ekonomikoa bultzatzea industrian, turismoan, ekintzailetasunean eta arlo sozialean eta ingurumenean”, azpimarratu du.

Lehendakariak GOIEKI-k giza garapen iraunkorraren eredua aplikatu duela gogorarazi du. “Euskadi osorako balio duen eredua, hain zuzen”, azpimarratu du. Lehendakariaren hitzetan, Goierriko Garapen Agentziren eredua gertutasunean eta lankidetzan oinarritzen da. Hau horrela, GOIEKI-k mundu mailan bakarra den aliantza industriala sortzea lortu zuen; baita Gorierri Europako Destino Turistiko jasangarria izendatzea ere. Era berean, Iñigo Urkullu lehendakariak, GOIEKI-k ekintzailetasunaren arloan egiten duen lana nabarmendu du; enpresak sortzeko ematen duen laguntza, alegia.

Goierrin 2005 urtean gauzatu zen plan estrategikoaren ondorioz eta eskualdean balio erantsi altua duten ekimen berriak bultzatzeko asmoz, New Business Factory egitasmoa jarri zen abian. Lehendakariak egitasmo honen garrantzia azpimarratu du, izan ere, lanpostu kualifikatuak sortzea du, besteak beste, helburu. “Hazteko eta kalitatezko enplegua sortzeko aukera berriez ari gara”, esan du.

Dinamizazioak eta bultzada ekonomiko eta sozialak etenik ez duten testuinguruan, gakoa elkarrekin lan egitea eta eskualdea eraldatzen laguntzea dela adierazi du Lehendakariak.

Aktualitateko gaiak aipatzean, Lehendakariak azaldu duenez, gaur, Alderdi Popularrak proposatuta, Espainiako Senatuak onetsi egin du mozio bat, Espainiako Gobernuari eskatzen diona Euskadiri konpetentzia gehiago ez emateko. “Zentzugabekeria honek muga guztiak gainditzen ditu” azpimarratu du. Lehendakari den aldetik, Iñigo Urkulluk instituzioei eta euskal gizarteari eskatu die jabetu daitezen autogobernu berezi eta aintzatetsiaren balioaz, eta autogobernuaren garapena izan den horrek guztion onerako adierazten duen ekarpena, baita euskaldunen arteko bizikidetzarako ere.

Ekitaldia ofiziala amaitu ondoren, Lehendakariak eta gainontzeko agintariek, New Business Factory eraikina bisitatu dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak