Eu

Eusko Jaurlaritzak 1.100.000 euro bideratuko ditu 2019. Urtean genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen laguntzetarako (Gobernu Bilera 2019-02-19)

2019.eko otsailak 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ematen dituen genero-indarkeriaren emakume biktimentzako laguntzen deialdia onetsi du. Deialdi honen bitartez 1,1 milioi euro bideratuko dira era honetako laguntzetara 2019. urtean. 2018an, 170 emakumek jaso zuten prestazio hori.

Laguntza-mota hori baliabide ekonomiko nahikoa ez duten eta enplegua lortzeko zailtasun bereziak dituzten genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei bideratuta dago. Laguntza hauen bitartez, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek erasotzailearengandik independizatzeko eta beren egoera egonkortzeko gutxieneko baliabide batzuk eskuratzen dituztelako.

Prestazio hori jaso ahal izateko, emakumeek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Erasotzailearekin edo ustezko erasotzailearekin bikote-harremana behin betiko amaitu izana.
  • Genero-indarkeriaren biktimaren izaera egiaztatzen duen agiria izatea (babes-agindua, kondena-epaia edo, salbuespen gisa, Fiskaltzaren txostena); agiriak eskabidea egiten denean indarrean egon behar du eta ezin du indarraldia hasten den egunetik urtebete baino gehiagoko antzinatasuna izan.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta bertan bizitzen egotea, gutxienez elkarren segidako 6 hileko antzinatasunarekin.
  • Langabezian egotea, lan-kontraturik ez izatea.
  • Laguntza hau eta genero-indarkeriaren biktimentzako gizarteratzeko errenta aktiboa jaso ez izana.
  • Dagokion foru-ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatea
  • Diru-sarreren kopuru ekonomiko zehatz bat ez gainditzea; kopuru hori indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren (LGS) % 75en baliokidea da, aparteko bi pagen zati proportzionala aintzat hartu gabe.

Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, eskatzailearen desgaitasun-maila, bere kargura dituen pertsonak eta kargura dituen pertsona horiek desgaitasuna ote duten hartuko da kontuan. Laguntza laguntza bera eman eta berehala ordainduko da, ordainketa bakarrean.

 

EMAKUMEA BAKARRIK

FAMILIARTEKO  EDO ADINGABE 1 KARGURA

FAMILIARTEKO  EDO ADINGABE 2 EDO GEHIAGO KARGURA

DESGAITASUNIK GABEKO EMAKUMEA

2.556 €

5.112 €

7.668 €

% 33KO EDO GEHIAGOKO DESGAITASUNA DUEN EMAKUMEA

5.112 €

7.668 €

10.224 €

% 33KO EDO GEHIAGOKO DESGAITASUNA DUEN FAMILIARTEKO  EDO ADINGABE 1 KARGURA DUEN EMAKUMEA

 

7.668 €

10.224 €

% 65EKO EDO GEHIAGOKO DESGAITASUNA DUEN EMAKUMEA EDO % 65EKO EDO GEHIAGOKO DESGAITASUNA DUEN FAMILIARTEKO  EDO ADINGABE 1 KARGURA DUEN EMAKUMEA

 

10.224 €

10.224 €

% 33KO EDO GEHIAGOKO DESGAITASUNA DUEN EMAKUMEA ETA % 33KO EDO GEHIAGOKO DESGAITASUNA DUEN FAMILIARTEKO  EDO ADINGABE 1 KARGURA DUENA

 

10.224 €

10.224 €

 Bide batez, Eusko Jaurlaritzak indarkeriaren biktima diren emakumeentzako informazioa emateko eta telefono bidez arreta emateko zerbitzu espezializatua duela gogorarazten dizuegu, 900 840 111 zenbakiaren bitartez. 51 hizkuntzatan eskaintzen du arreta eta bertara familiartekoek eta hurbileko pertsonek ere jo dezakete, bai eta horiei arreta eskaintzen dieten profesionalek ere (osasun zentroetakoak, zuzenbide eremukoak, komisaldegietakoak, eta abar).

Zerbitzuak, bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak ez ezik, familia barruko indarkeria-generoaren, sexu-jazarpenaren eta/edo lan-eremuan sexuaren arrazoiagatik erasoaren, sexu-erasoen, derrigortutako prostituzioaren eta sexu-esplotaziorako gizakien salerosketaren biktima direnak ere artatzen dira, besteak beste.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko