Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak

Enplegua erregulatzeko espedienteen beheranzko joera berretsi du otsailak

2011-03-10

 

Otsailean, enplegua erregulatzeko 103 espediente baimendu zituen euskal administrazio publikoak, hau da, 2010eko otsailean baino % 60 gutxiago eta aurreko hilean baino 31 espediente gutxiago.

Baimenduriko espediente guztietatik, 85 eteteko espedienteak izan dira, 13 lanaldia murrizteko eta 5 azkentzeko.

2011ko otsailean, 1.878 langile zeuden Enplegua Erregulatzeko Espedienteen eraginpean, hau da, 2010eko hilabete berean baino % 62 gutxiago.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko