Eu

Energia elektrikoaren horniduraren kontratazio zentralizatua EAE-ko sektore publikoko entitateentzat (Gobernu Bilera 2019-02-19)

2019.eko otsailak 19

Gobernu Kontseiluak EAEko sektore publikoko entitateentzako energia elektrikoaren horniduraren kontratazio zentralizatuaren adierazpena onartu du gaur, energiari dagokionez efizienteagoa eta jasangarriagoa izango den Euskal Administrazio Publiko bat sustatzeko eta energia elektrikoaren horniduraren kontratazioa era zentzuzkoagoan kudeatzeko.

Ogasun Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren ustez, energia elektriko zentralizatua erostea benetan positiboa da. Izan ere, hornidura estandarizatzeko eta eskala-ekonomia handiagoak lortzeko aukera emango du, eta horrek eragina izango du esleipen-prezio hobeak lortzeko garaian.

Euskadiko Energia Estrategia 2030 izenekoaren bidez, energiari dagokionez efizienteagoa eta jasangarriagoa izango den Euskal Administrazio Publiko bat sustatu nahi da, eta, energia-gastuari aurre egiteko aurrezpen-neurrien barruan, kudeaketa eraginkor bat lortu nahi da energia elektrikoaren hornidura kontratatzeko garaian.

Gaur egun, alde esanguratsuak daude Administrazioa tarifa eta aldi beretarako ordaintzen ari den energia-prezioetan. Beraz, zalantzarik gabe, kontratazio zentralizatua funtsezko tresna da energia erosteko, euskal administrazioen energia-kontsumoa Euskadiko zerbitzuen sektoreko kontsumoaren % 30 inguru baita.

  1. urtean, Euskal Administrazio Publikoaren energia elektrikoaren fakturaren zenbatekoa 32,5 milioi eurora iritsi zen.

Energia elektrikoaren erosketa zentralizatua egiteko beharrezkoa den prozesuaren zati bat egin da dagoeneko, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Baliabide Orokorren Zuzendaritzak egiten duen energia elektrikoaren erosketari atxikitako entitate sektorialekin eta erakundeekin partekatu eta adostutako kontratazio-ereduaren ikuspegiari jarraitu baitzaio.

  1. urteaz geroztik, Euskal Administrazio Publikoak iturri berriztagarrietatik lortutako energiaren hornidura sartzen du kontratuaren xedean, eta % 20ko proportzioa ezartzen du iturri horiek esleitzeko irizpideetan.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko