Eu

Eusko Jaurlaritzak eh-bilduri jakinarazi dio kontratu publikoetan gizarte klausulak arautzeko aurkeztu duen ekimena legez kontrakoa dela (Gobernu Bilera 2019-02-19)

2019.eko otsailak 19
  • Gobernu Kontseilua legegintzako ekimena izapidetzearen aurka dago; izan ere, ez da sektore publikoko kontratuen arloan Europako zuzentarauekin eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziarekin bateragarria

Gobernu Kontseiluak, gaur, asteartean, Euskal Herria Bildu Legebiltzarreko taldeak aurkeztutakoKontratu publikoetan gizarte-klausulak arautzeko lege-proposamena”ren aurkako irizpena eman du.

Eusko Jaurlaritzak “legezkontrakotasuneko zantzu serioak” antzeman ditu ekimenarekin, zeina ez baita sektore publikoko kontratuen arloan Europako zuzentarauekin eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziarekin bateragarria. Bestalde, ez da zuzena kontratu-araudian lan-zuzenbideko edo soldata-zuzenbideko klausulak sartzea.

Gainera, EH-BILDUren proposamenak ezartzen dituen xedapenak, Eusko Jaurlaritzaren iritziz, zaharkituta daude edo xedapen horiek Estatuan sektore publikoko kontratuen arloan indarrean dauden legeriak, Eusko Jaurlaritzaren beraren akordioek eta dagoeneko ohiko auzitegiek legez kontrakotzat jo izan dituzten xedapenek gainditzen dituzte.  

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko