
Lehendakaria VIVEbiotech-en arduradunekin batzartu da
Iñigo Urkullu Lehendakariak, Arantxa Tapia eta Jon Darpón sailburuekin batera, harrera egin die Lehendakaritzan VIVEbioTECH enpresako arduradunei. Enpresak bektore biralak ekoizten ditu terapia genikoko saiakuntza klinikoetarako, jatorri genetikoa duten gaixotasun arraroak eta minbizia tratatzeko.
Lehendakaritzako elkarraldian izan dira VIVEbioTECHeko CEO Gurutz Linazasoro, Zuzendari Nagusi José Manuel Franco, Zuzendari Zientifiko-Tekniko Juan Carlos Ramírez, eta VIVEbioTECHeko Negozio Garapenaren Zuzendari Natalia Elizalde.
Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan kokatua, 20015ean sortu zen VIVEbioTECH eta 30 langile ditu. Enpresa hezkunde-fasean dago, bere helburua baita 30ez bidertzea bere produkzio-gaitasuna, eta datorren urterako plantilla % 25 haztea du aurreikusita.
Europako Batzordeak, EASME agentziaren bitartez, zeinak H2020-SME Inst-2016-2017 programara aurkeztutako proiektuak aztertzen dituen, VIVEbioTECHi eman zion 2017an Proiektu Bikaina zigilua, Europako beste proiektu batzuekin lehian.