Berriak Osasuna
Eu

R2-KT enbaxadore inperialak Donostia Unibertsitate Ospitaleko haurrak bisitatuko ditu

2019.eko otsailak 15

Gaur, otsailak 15, Haurren Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatzen da

 

Gaur arratsaldean KaTy izenez ezagutzen den eta Star Wars serieko R2-D2 robot ospetsuaren bertsio arrosa den R2-KT enbaxadore inperialak Donostia Unibertsitate Ospitaleko haurrak bisitatu ditu. Duela urte batzuk martxan jarritako ekimen honek sendotzen jarraitzeko asmoa du, Donostia Unibertsitate Ospitaleko pediatriako gunean dauden haurrei ilusioa eta umorea eramateko.

Beste urte batez, umeek pozik eta kuriositate handiz hartu dute robot arrosa, gertutik jarraituz guztientzako opariak banatu dituzten robotaren eta bere adiskideen mugimendu guztiak. George Lucasen 501 Legioa sagaren zaleek osatutako elkarte donostiar batek sortu du KaTy. Ume osasuntsu gehiago eta minbizi gutxiago izatearen aldeko #ThePinkForce kanpainaren barruan kokatzen da ospitaleko bisita hau.

 

 Donostia, 2019ko otsailaren 15a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko