Eu

Hasi dira Bermeoko portuko Xixili-Erroxape moila konpontzeko lanak

2019.eko otsailak 18
  • Lanak 1. LOTEAN (Xixili) eta 2. LOTEAN (Erroxape) banatzen dira, eta biek 7 hilabeteko egikaritze epea dute
  • Astelehen honetan, otsailaren 18an, hasiko dira 2. LOTEKO lanak, Erroxape moilako azalera osoaren zoladura berriztatuz

Gaur hasi dira Erroxape moila (2, 3, 4 eta 5) konpontzeko lanak Bermeoko portuan, azalera osoaren zoladura konpontzeko helburuarekin, eta une honetan, itsasoaren eraginez eta merkataritza arloko enpresen zamaketa lanetarako erabiltzen den makinaria astuna erabiltzearen ondorioz, sortutako narriadura egoera konpontzeko.

Obra, bi lotetan banatuta, Erroxape eta Xixili kaien konponketa barne hartzen duen proiektuaren barruan dago. Aurreikuspenak betetzen badira, lanak zazpi hilabetetan egongo dira amaituta.

“Xixili moilaren konponketa eta indartzea; eta Bermeoko portuko merkataritza moilaren zoladura eta zerbitzuen berrezarpena” izeneko proiektuaren 2. LOTEARI dagokion Erroxape kaian, azalera osoko zoladura berriztatzeaz gain, ukitutako zerbitzuen berrezarpena osatuko da, eta merkataritza kaien drainatze sare berria egingo da. Amilburuaren gailurraren kota, itsasoko klimaren egungo baldintzak kontuan izanda, 0,5 metro altxatuko da. Lanak gaur hasiko dira, eta aurreikuspenak betez gero, urte honetako irailean amaituko dira.

Xixili moilaren konponketa jasoko duen 1. LOTEARI dagokionez, lanak martxoan hasi eta urrian amaituko direla aurreikusten da. Xixilin, estruktura konpondu egingo da, eta biltegi gunearen zoladura hobetuko da, portuaren behar berrietara egokitzeko. Horrez gain, ukitutako zerbitzuen berrezarpena osatuko da, eta merkataritza kaien drainatze sarea egingo da, kokalekuarekin bat datorren estetika lortzeko.

Bi eraikuntza proiektuak Typsa ingeniaritza etxeak idatzi zituen. Erroxapeko lanez arduratu behar den enpresa Ferrovial-Agromán S.A. da (1.508.704,95 euroko esleipen aurrekontuarekin, BEZ aparte) eta Xixili moilako lanak Viuda de Sainz, S.A. enpresak (1.027.651,54 euroko esleipen aurrekontuarekin, BEZ aparte) egingo ditu.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak