Berriak Osasuna

Zazpi legionelosi kasu Vitoria-Gasteizen

2019-02-16

Bi pertosna ospitalean daude bilakaera positiboarekin eta gainontzekoei alta eman diete  

Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak protokoloa martxan du, Vitoria-Gasteizen legionelosi kasuen fokua antzemateko. Beste legionelosi kasu bi egiaztatu dira eta, horrela, zazpi dira, guztira, gaur arte. Azken bi kasu hauek ospitale-zentro batean daude, baina beraien bilakaera positiboa da; besteei alta eman zaie.

Sintomak urtarrilaren 7tik 31ra bitartean hasi ziren, baina, lehen kasuan izan ezik, gainerako guztietan sintomak bederatzi eguneko aldian izan dira, urtarrilaren 23tik 31ra bitartean, hain zuzen ere. Orain arte kasu hauen artean ez da inongo loturarik aurkitu, bakarrik epe laburrean eman direla.

Ingurumen-ikerketak fokua non dagoen zehaztu nahi du; horretarako, bilaketa-ratioa zabaldu du, eta, nagusiki, hozte-dorreetan eta iturri apaingarrietan egiten ari da. Gaur arte, egindako analisi guztiek emaitza negatiboak izan dituzte.

Legionella bakterioa nagusiki ur beroko sistemetan dago, besteak beste, dutxetan, edo aire girotuko sistemen hozte-dorreetan. Ez dio pertsona batek beste bati transmititzen, baizik eta aire bidez, bakterioarekin kutsatuta dauden aerosolak arnastuta.

Inkubazio-aldia 2 eta 10 egun bitartekoa da, baina, agerraldi batzuetan, 14 egun arteko inkubazio-aldiak izan dituzten kasuak deskribatu dira.  

2018an, Euskadin bakterio horren eraginpean 118 pertsona izan direla egiaztatu da, alegia, intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 5ekoa izan da. Lurraldeen arabera, Araban 18 kasu erregistratu ziren, Gipuzkoan 54 eta Bizkaian 46.

Osasun Sailak eta Osakidetzak egoera horren bilakaeraren berri emango dute, bestelako neurririk hartu behar bada.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan