Eu

Beatriz Artolazabal´ek “minbizia duten umeen familiek adingabeen prozesu onkologikoaren arazoak konpontzeko egiten duten ahalegina” nabarmendu du

2019.eko otsailak 16
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak ongintzazko eta zabalkunderako ekitaldi batean parte hartu du, Vitoria-Gasteizen, Minbizia duten Umeen 2019ko Egunean.
  • Bihar, igandean, ibilketa nordiko solidarioa Donostian, Monpasetik Ondarretara, Gospel kontzertua Vitoria-Gasteizen eta informazio-puntua Bilbon

 

VG 19-02-16

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau nabarmendu du: “Araban minbizia duten umeen familiek, Aspanafoa elkartearen bidez, eta boluntarioekin elkarlanean, adingabeen prozesu onkologikoaren ondoriozko arazo psikosozialak konpontzeko egiten duten ahalegina”. Emilio Sola Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarekin eta Maite Fonseca Aspanafoako presidentearekin batera, Artolazabalek gaur Vitoria-Gasteizen izan den ongintzazko eta zabalkunderako ekitaldian parte hartu du, Minbizia duten Umeen Egunean. Donostian eta Bilbon antzeko ekimenak egin ziren

                                                                                              

Aspanafoa (Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartea) 1990ean sortu zen, euskal hiriburuko Txagorritxu ospitalean leuzemiaren eraginpean dauden ume, guraso eta gaixoen ekimenari esker. 1995etik, elkartea haur eta gazteen minbizi-kasuez baino ez da arduratzen. 1997an, Bizkaiko Aspanovas eta Gipuzkoako Anspanogi elkarteekin batera, Haur Minbizidunen Gurasoen Euskal Federakundea (Umeekin) sortu zuen.

 

“Helburu nagusia minbizia duten ume horien eta beren familien bizi-kalitatea hobetzea da, bai eta iritzi publikoa kontu horren inguruan sentsibilizatzea ere, eta, nire ustez, Aspanafoatik lortzen ari dira. Azken batean, helburua ume onkologikoaren eta bere ingurunearen garapen pertsonala eta soziala sustatzea da”, esan du Artolazabalek.

 

Minbizia duten Umeen Egunaren inguruko ekitaldiak atzo hasi ziren, Vitoria-Gasteizen; bertan, adierazpena irakurri zen eta eskola-ikasleek ikastetxeetako patioetan lazo handiak sortu zituzten. Bihar, igandean, gospel kontzertua izango da, Salburuako gizarte-etxean. Monpasen, Donostian, ibilketa nordikoa egingo da, Ondarretako Haizearen Orrazira arte, eta Bilbon herritarrei Aspanovasen helburuei buruzko informazioa emango zaie.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Maite Fonseca, Marian Olabarrieta, Julián Iantzi, Guillermo Viñegra, Jasone Agirre