Berriak Lehendakaritza
Eu

Elkarlanean arituko den sarea sortzen

2019.eko otsailak 15

Gorka Álvarez Aranburuk, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako arduradunak, jakinarazi du Amerikako Estatu Batuetatik joan den larunbatean Salt Lake City-n egin den N.A.B.O.ko neguko bilera oso interesgarri eta emankorra izan dela.

N.A.B.O.ko ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzakoek aukera izan dute hitz egiteko eta ikuspuntuak kontrastatzeko gai askoren gainean: diruzaintzaz, N.A.B.O.ko estatutuez, euskaraz, kulturaz, musaz, pilotaz, gastronomiaz, udalekuez, zinemaz, "Bizi Emankorra" sariez eta datozen urteotan abian jarriko diren hainbat eta hainbat jardueraz.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek, Gorka zuzendariak eta Benan Oregi teknikariak Euskal Diasporarako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak dituen programak erakutsi dituzte, baita aurreratu detaile batzuk ere datorren urriaren 2an, 3an eta 4an Bilbon egingo den Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Munduko Batzarraren gainean.

Bestalde, Gorkak eta Benanek Euskal Diasporaren Artxibategia aurkeztu dute eta Salt Lake City-ko bilera horretaz profitatu dira Eusko Jaurlaritzaren Amerikako Estatu Batuetako ordezkaria, Jorge Fernández Quintela, Ipar Amerikako euskal komunitateen aurrean aurkezteko.

Laburbilduz: N.A.B.O.ko bilerak Salt Lake City-n argi eta garbi frogatu du beharrezkoa dela mundu osoko sare bat eratzea, eta sare horren baitan elkarlanean aritzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak