Eu

Beatriz Artolazabal, lan- eta koordinazio-topaketa Euskadiko Gurutze Gorriarekin

2019.eko otsailak 14
  • Iñaki Irustarekin eta Aitor Allenderekin batera, Europako migrazio-mugimenduak aztertu ditu, bai eta datozen hiletarako aurreikuspenak eta zenbait gizarte-kolektiboren egoerak ere

 

VG 19-02-14

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, topaketa izan du Iñaki Irusta eta Aitor Allende Euskadiko Gurutze Gorriko presidentearekin eta koordinatzaile autonomikoarekin; bertan, besteak beste, Europako migrazio-mugimenduei eta datozen hiletarako aurreikuspenei buruzko informazioak aztertu dituzte.

 

Artolazabal sailburuaren hitzen arabera, “Euskadiko Gurutze Gorriarekin harremana eta lana etengabea da; izan ere, iragaitzazko migratzaileei asistentzia emateaz gainera, erakunde humanitario horrek inklusiorako prestakuntzaren arloko gizarte-beharrei, laguntza energetikoari edo beste asistentzia batzuei ematen die arreta. Eusko Jaurlaritza gai horietan guztietan ari da elkarlanean, eta lanbide-arreta aurkitzen du Euskadiko Gurutze Gorriaren talde osoan, non bertako boluntarioek lan positiboa egiten baitute”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak