Eu

Eit Manufacturing aukera bat da Basque Industry 4.0 estrategiak Europan industria aurreratua finkatzen laguntzeko

2019.eko otsailak 15
  • Arantxa Tapia sailburuak azpimarratu du Euskadin eragile publikoek eta pribatuek euskal industria kohesionatua eta abangoardiakoa izateko egindako lana. Gaur goizean, Donostian, 150 aditu bildu dituen Europako 4.0 fabrikazioan oinarritutako berrikuntza-sare handienaren ekitaldian egin ditu adierazpenak.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak zoriondu egin ditu nazioarteko partzuergo honetan ordezkatuta dauden Euskadiko eragileak, eta Europa industrialagoa sendotuko duten politikak eta estrategiak areagotzea beharrezkoa dela azpimarratu du. Horretarako, ezinbestekoa da elkarlanean jardutea eta barnera eta nazioartera begira lan egitea. 

Eusko Jaurlaritzak, nazioarteko Vanguard saretik, Europan industria sendoa eta aurreratua indartzeko Europako Batzordearen estrategietan eragiten ahalegintzen den eskualdeen lobby batean parte hartzen du.

EIT Manufacturing norabide horretan doa, eta Basque Industry 4.0 estrategiak bere lekua hartzeko eta Euskadiko enpresek bideratuko diren baliabide publikoak, merezita eta lehiakortasunez, errentagarri bihurtzeko aukerak ematen dizkigu. “Ekimen hau lehiakortasuna hobetzea ekarriko digun espazio bihurtzeko eta Europako gainerako eragileei balioa emateko gure gaitasunak erakusteko gai izan behar dugu”.

Guri dagokigunez Basque Industry 4.0 estrategia daukagu, eta bertan inplikatu gara erakunde publikoak, eragile teknologikoak, unibertsitateak eta enpresa-egitura osoa.

Estrategia publiko-pribatu horrek hiru lan-esparru espezifiko ditu.

Lehena: enpresa txiki eta ertainetan teknologia berriak inplementatzen laguntzea

Bigarrena: gaitutako giza kapitala sortzea, 4.0 formakuntza-planekin

Hirugarrena: negozio berriak aztertzea eta aurkitzea, horietan produktu berriak diseinatzeaz eta egiteaz gainera, gure industriari balioa emango dioten zerbitzu eta soluzio osoak eskaini ahal izan ditzagun.

Premisa nagusi batean oinarrituta ari gara esparru horietan guztietan lanean: gizartean inor atzean ez gelditzea.

Basque Industry 4.0 estrategia, esan bezala, partekatua da.

Teknologiaren eta industriaren ikuspegitik, Fabrikazio Aurreratua da lehentasunezko espezializazio-esparrua, eta gure ahalegin guztiak horretara bideratzen ari gara.  

Hori dela eta, EIT Manufacturing Euskadira iritsi izana, eta lehen mailako nazioarteko bazkideekin, babes handia da estrategiarentzat, baita arduraz kudeatu beharreko aukera bat ere.

Europako Batzordeak ekimenaren esku jarriko dituen baliabide teknikoak eta ekonomikoak eraginkortasunez baliatzen jakin behar dugu.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Klaus Beetz, EIT Manufacturingeko CEO eta Rikardo Bueno, EIT Manufacturingeko zuzendaria