Berriak Hezkuntza
Eu

Lanbide Heziketako 2.000 ikasle inguru elkartu ditu VIII. Ikasenpresa Azokak Eibarren

2019.eko otsailak 14
  • Euskadiko Lanbide Heziketako 81 ikastetxetako ikasleek garatutako 376 Ikasenpresa proiektu erakutsi dira azokan
  • Ikasenpresa programak Lanbide Heziketako ikasleen artean ekintzailetza bultzatzea du helburu, ikasgeletan euren enpresa-proiektuak sortuz

Aurten berriro ere, ikasgeletan ekintzaile kultura lantzen duten Lanbide Heziketako ikasleak Eibarren elkartu dira, Ikasenpresa Azokaren zortzigarren edizioan. Txaltxa-zelain eta Untzaga plazan kokatutako karpa eta standetan erakutsi dituzte 2.000 ikasle inguruk euren ikastetxeetan garatu dituzten produktu eta zerbitzuak goiz guztian zehar, ekintzailetza sustatzea helburu duen Ikasenpresa programaren baitako proiektu gisa. Aurten, azokan erakutsi diren Ikasenpresa proiektuen kopurua 376raino iritsi da, guztiak ere Euskadiko Lanbide Heziketako 81 ikastetxetako ikasleen eskutik.

Azokaren irekiera ekitaldian eta ondoren standez stand egin den bisitan parte hartzaile izan dira: Rikardo Lamadrid, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria, Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea, eta Iñaki Mujika, Tknika- Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroko zuzendaria.

Ikasleek garatu dituzte produktu edo zerbitzu horiek erabat dira arlo eta sektore ezberdinetakoak, hala nola, osasunaren eremukoak, ostalaritzakoak, informatikakoak, energia arlokoak, robotikaren ingurukoak, ile apaindegi eta estetika arlokoak, eraikuntzakoak edo nekazaritza sektorekoak, besteak beste.

Zer da Ikasenpresa programa?

Ikasenpresa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa da. Proiektu horren helburuen artean enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea dago eta baita gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea ere: sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, informazioaren kudeaketa, iniziatiba, lidergoa, konpromisoa, negoziazioa, eta abar. Honez gain, ikaslea, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.

Programaren helburuak:

  • Ikasenpresa bat sortzea, ikasleak ekintzaile izateak zer esan nahi duen jabetu daitezen.
  • Ikasleen gaitasunak garatzea, profesional onak izan daitezen: enplegagarriak, aktiboak, ekintzaileak edo euren lantokietan ekintzaile izateko.
  • Ikasleak autoenplegua beste aukera on bat dela jabetzeko sentsibilizatzea.

Zer egiten da?

Ikasleek enpresa txiki bat martxan jarriko dute ikasgelan, eta enpresaren jarduera guztiak aurrera eramango dituzte (irudi korporatiboa, administrazioa, marketina, salerosketa, eta abar). Produktu edo zerbitzu errealak izango dira, beraiek ekoiztu edo merkaturatutakoak.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ekingune
    2019.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La VIII Feria Ikasenpresa reúne a cerca de 2.000 alumnos y alumnas de #FormaciónProfesional en Eibar ➡︎ https://t.co/okLgDG5Tjg

  • @jakinbai
    2019.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #LanbideHeziketa'ko 2.000 ikasle inguru elkartu ditu VIII. Ikasenpresa Azokak Eibarren ➡︎ https://t.co/v7hWJTGi6A https://t.co/

Ekitaldiko kargudunak