Eu

Argi berdea Esperantzako pilotaleku berriaren lizitazioari

2019.eko otsailak 14
  • 3,4 milioi euroko oinarrizko aurrekontua eta 17 hilabeteko egikaritze epealdia dituen proiektuak, pilotalekua eta udal egoitzak izango dituen eraikina barne hartuko dituen bolumen bakarra planteatzen du
  • Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak erdi bana finantzatuko dute azpiegitura berriaren eraikuntza

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak argi berdea eman die Esperantzako pilotaleku berriaren eraikuntza lanen lizitazioari. 3. lineako Zazpikaleak/Casco Viejoko geltokiaren estalkiaren gainean egongo da.

3.401.700,91.-€-ko oinarrizko aurrekontua, BEZ aparte, eta 17 hilabeteko egikaritze epealdia dituen proiektuaren barruan Bilboko udaletxearen udal egoitzak jasoko dituen eraikina ere sartzen da.

Joan den azaroan, Arantxa Tapia sailburuak eta Juan Mari Aburto alkateak lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horren barruan, bi erakundeek erdi bana finantzatuko dute proiektua. ETSk egiten duen ekarpenaren parte bat, Bizkaiko Foru Aldundiak Metroaren 3. linea eraikitzeko sinatutako hitzarmenetik dator.

Esperantzako pilotaleku zaharra 2015ean eraitsi zen, 3. lineako Zazpikaleak/Casco Viejoko geltokia eraikitzeko lanak errazteko. Itxaropen kalea 4ko eraikinaren orubea okupatzeko diseinatutako proiektuak, bi eraikin, pilotalekua eta zenbait egoitza, eta baita bi lekuetarako sarbideko ataria ere jasotzen duen eraikina bilduko dituen bolumen bakarra planteatzen du.

Pilotalekua

Geltokiaren estalkiaren gainean, Itxaropena kalearekin perpendikularrean, egongo den pilotaleku berria barruti itxia izango da, 30 bat metro luze eta 20 bat metro zabal.

Harmailek 7 eserleku lerro izango dituzte, eta horrek, kantxaren kotan, harmailen estrukturaren azpian, instalazio gunea (komunak eta aldagelak) jasotzeko behar adinako altuera ematen die. 7 lerro horiek 300 pertsona inguru eserita egoteko lekua emango dute.

Pilotalekua Bilbao Kirolak elkarteak kudeatuko du, hiriko gainerako udal kirol egoitzekin gertatzen den bezala.

Itxaropen kalea 4ko eraikina

Pilotaleku zaharra eraitsi ostean hutsik geratu zen lur-saila osorik eraikiko da. Planteatu den eta udal titulartasuna izango duen eraikin berriak bi helburu ditu: alde batetik, pilotaleku berriaren altuerako euskarri izatea eta, bestetik, erabilgarri dagoen gune berriaren aukeraz baliatzea, dentsitate handiko hirigunean.

Horretarako, 5 solairuko eraikina diseinatu da, herritarren eskariei erantzuteko. Hori dela eta, solairu batzuek auzoko elkarteei eta taldeei zuzendutako erabilera izango dute, barrutiko espazio publikoak izango dira, eta gainerako solairuek ekipamendu erabilera izango dute, umeen, gazteen eta familien aisiarako, eta baita umeentzako liburutegi instalazioa ere.

Atari bakarra diseinatu da Itxaropen kalea 4ko eraikinera eta pilotalekura sartzeko. Gune horretan batera egongo dira kirol erabilera eta kultura eta familiako aisia bilduko dituen ekipamendua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak