Berriak Osasuna
Eu

1.260 pertsonak istripuak saihesten dituzte, Osasun Sailaren, Osakidetzaren eta udalen erortzeen aurkako tailerrei esker

2019.eko otsailak 14

Ikastaro berriak Bizkaira eta Gipuzkoara iritsi dira 2019ko lehen hiruhilekoan

 

Erortzea, Euskadin, adinekoen artean sarrien gertatzen den istripua da. Gehienetan, eguneroko jarduerak egitean gertatzen da, esaterako, nork bere burua garbitzeko lanetan, etxeko lanetan edo etxe barruko edo etxetik kanpoko joan-etorrietan. Adinekoen erdiak bueltan urtean gutxienez erortze bat izaten duela kalkulatzen da. Horrek esan nahi du batez beste 50 pertsona EAEn egunero joaten direla larrialdietara, istripu-mota hori dela eta osasun-arreta jasotzera. Horietatik, hamabi gutxienez ospitaleratu behar izaten dira. Kasu txarrenetan, kolpe horiek biktimaren heriotza ekar dezakete. Gainera, Euskadin urtean 135 heriotza dakartzate, alegia, trafiko-istripuek eragiten duten heriotza-kopuruaren hirukoitza.

Adin aurreratuko pertsonen ongizaterako mehatxu hori arintzeko, Osasun Sailak eta Osakidetzak, euskal udalekin lankidetzan, erortzeak prebenitzeko tailerrak antolatzen dituzte, honako hauek sustatzeko: ariketa fisikoa, koordinazioa eta oreka, ikusmenaren eta entzumenaren babesa eta etxeko segurtasuna.

Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ekimen hau ekartzen ari den emaitza onak nabarmendu ditu: “Esku-hartze arrakastatsua izaten ari da, traumatismoak saihesteko orduan, kontuan hartuta horiek adinekoen bizi-kalitatearen galera handia dakartela eta, gainera, mendekotasuna eta osasun- eta gizarte-kostu altua eragiten dutela. Beraz, ezinbesteko tresna da, batik bat bizi-itxaropena gora doan testuinguruan eta gero eta zaharragoa den biztanleria aintzat hartuta”.

64 urtetik gorako interesdunek izena eman dezakete erortzeak prebenitzeko tailerretan, doan, dagokien udalean edo Osakidetzaren osasun-zentroan. Trapagaran, Antzuola eta Egia udalerrietan eginiko ikastaroen ondoren, hitzordu gehiago ditugu Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerri horietan eta beste batzuetan:

 

LURRALDEA

UDALERRIA

DATAK

GIPUZKOA

ANTZUOLA

OTSAILAREN 19A

GROS (DONOSTIA)

MARTXOA (datak egiaztatzeko)

EGIA (DONOSTIA)

MARTXOAREN 13A ETA 14A

ZARAUTZ

MARTXOAREN 26A ETA 27A

BIZKAIA

TRAPAGARAN

OTSAILAREN 14A

ETXEBARRI

OTSAILAREN 26A ETA MARTXOAREN 5A

 

Ekimen honek bost urteko ibilbidea du, 2014an jarri baitzen abian, eta, harrezkero, 200 tailer egin dira Euskadi osoan, eta 8.400 adinekok baino gehiagok parte hartu dute. Horietatik % 15ek erortzeak murriztu ditu eta % 70ek gutxienez etxeko arrisku bat kendu du. Era berean egiaztatzen da % 46k oinetako egokia erabiltzen duela eta % 28k ariketa gehiago egiten duela. 2018ko urrian, adinekoen erortzeak prebenitzeko tailerrek Espainiako Osasun Sistema Nazionaleko Jardunbide Egokiaren ziurtagiria eskuratu zuten.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 14a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau