Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Itelazpik emakume eta neska zientzialarien lana ikustarazteko argazki lehiaketa jarri du martxan

2019-02-13

Otsailaren 11an, emakume eta neska zientzialarien eguna ospatu dela eta, Itelazpik, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietateak, argazki lehiaketa bat jarri du martxan. Bigarren edizioa da eta asmoa Berdintasunaren aldeko Itelazpiren 2020ko egutegia osatzea da.

Emakumea Teknologian” argazki lehiaketaren helburua emakumea teknologian ikustaraztea da. Horretarako parte hartzaileek emakumea teknologian ikustarazteko estiloa duen argazki bat eta pertsona horreek normalean burutzen dituzten zeregin teknikoen deskribapen laburra bidali beharko dute.

Argazki lehiaketa honetan parte hartzeko epea ekainaren 30ean bukatzen da. Irabazleak Donostiako Eureka! Zientzia Museorako sarrera bi eta Basque Culinary Centerren bi lagunentzako bazkari bat lortuko ditu.

Itelazpiren “Emakumea Teknologian” argazki lehiaketan parte hartu nahi dutenek hemen informazio gehiago eta lehiaketaren baldintzak eskuratuko dituzte.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @itelazpi
    2019-02-13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Itelazpik emakume eta neska zientzialarien lana ikustarazteko argazki lehiaketa jarri du martxan ➡︎ https://t.co/KX7pajfRO2 htt…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)