Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

AENOR-ek Gasteizko tranbiaren kalitatea aitortu du

2011.eko martxoak 10

EuskoTran nazio mailan lehenengo tranbia operadorea bihurtu da AENOR egiaztagiri bikoitza lortu duelako Arabako hiriburuan ematen duen zerbitzuaren kalitateagatik

AENOR-ek Gasteizko tranbien ezaugarrien artean, tranbiak mugikortasun urriko pertsonen beharrizanetara egokituta dagoela, geraleku guztiek informazio erraza eta gaurkotua daukala, ordutegiak argitaratutakoak direla eta segurtasun elementu guztiak dituela azpimarratu ditu. EuskoTranek bidaiarien Garraio publikoaren arauak ezarritako baldintzak ezberdinak gainditu ditu. Horrela, Vitoria-Gasteizeko Tranbiarako kalitatearekin konpromisoa egiaztatuz. EuskoTranek bidaiaren Garraio publikoaren UNE-EN 13816 arauak ezarritako baldintzak ezberdinak gainditu ditu. Horrela, Vitoria-Gasteizko Tranbiarako kalitatearekin konpromisoa egiaztatuz.

Tranbien zerbitzuaren enpresa operadoreak Angulema - Ibaiondo eta Angulema - Abetxuko lineatan 2010eko irailean AENOR-ek burututako ikuskapena gainditu du, horien ibilbidea betetzen duten geraleku ezberdinen egoera aztertuz, EuskoTranek bezeroekin duen kalitatearen konpromisoa ikusteko. Hori guztia zerbitzuen gutunean azalduko da.

Gaur goizean Gasteizko tranbiaren kotxetegian Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak, Iñaki Arriolak eta Vitoria-Gasteizko alkateak, Patxi Lazcozek, AENOR-ek emandako kalitaztezko egiaztagiriak jaso dituzte. AENOR Eragiketen zuzendariak, Gonzalo Piedrolak eman dizkie.

Txosten hori erosotasunaren, puntualtasunaren, irismenaren, informazioaren eta Tranbiaren bezeroari arretaren irizpideetan oinarrituta dago. Azterketaren ondorioetan ondorengo ekintzak egiaztatzen dira:

 

  • § EuskoTraneko tranbiak mugikortasun urriko pertsonen eta ahalmen sentsorial urria duten beharrizanetara egokituta daude. Horretarako ateetan jarrita dituzte, esate baterako, teleadierazleak eta megafonia, seinaleztapen akustikoa eta argitsua eta goierliebean oharrak ateak irekitzeko botoietan.

 

  • § Geraleku guztiek informazio erraza eta gaurkotua daukate ibilbideak, tarifak eta beste garraio publikoekin lotura azaltzeko; era berean ordutegiak eta guneko planoak indarrean daude loturen seinaleztapenekin.

 

  • § Tranbia guztiek kanpoan adierazleak ikusgai dituzte: helmuga, mapak eta tarifak, halaber makina saltzaileen bidez txartelak lortzeko beharrezko baliabideak, eta baita txartelak balioztatzeko makinarik baldin badago. Gainera, barruan ibilbidea eta Tranbiaren geralekuak, etab. ezagutzeko beharrezko guztia daukate.

 

  • § Ordutegiak eta Tranbiaren igarotzeko tarteak argitaratutakoak dira, EuskoTranek aurreikusita ez dituen arazoak izan ezik.

 

  • § Bezeroari arreta etengabekoa da, eta baita bere lankidetza eta laguntza.

 

  • § Tranbia guztiek segurtasunezko elementu guztiak dituzte ezaugarri teknikoak eta ezarritako araudiak kontuan hartuz. Era berean, nabarmendu behar da gidari guztiak istripuren bat edo pertsonentzako arriskuarekin ezbeharren bat gertatuz gero prestatuta daudela.

 

  • § BAT txartelak billeteen hondakinen sorrera murrizten du, banandu eta sortutako hondakin guztiak kudatzeaz gain, beti ere birziklapenari lehentasuna emanez.

KALITATEAREKIN KONPROMISOA

Euskadin erreferentziazko garraio publikoa bihurtzeko xedearekin, EuskoTranek kudeaketa Arduratsua burutzen du. Hori dela eta, hiru mailatan mugikortasun jasangarria sustatzen du: ekonomikoa, soziala eta ingurumena.

EuskoTranek pertsonen bizitza kalitatearen hobekuntzara modu eraginkorrean lagundu nahi du, eta horretarako, kalitatearekin dituen 10 konpromisoak betetzen ditu.   Sarritan, EuskoTranek dituen konpromisoen betetze maila ebaluatzen da, hala nola, barruko eta kanpoko auditoriak, eta bidaiariei ikuskatzaile neutralak eta independentek egindako elkarrizketak burutuz.

Konpromiso honek osatzen du: eskainitako zerbitzua; tranbien kanpoko eta barruko irismena; eguneroko zerbitzuaren informazioa; arazoak daudenean bezeroei informazioa eskaini; itxarote denborak, joan-etorriak eta zerbitzuaren erregulartasuna; arreta (tratua) eta asistentzia (laguntasuna) bezeroei; erosotasuna, garbitasuna eta mantenua; segurtasuna eta ingurumen-inpaktua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, Iñaki Arriola y el alcalde de Vitoria-Gasteiz, Patxi Lazkoz