Eu

Beatriz Artolazabal: “Gizarteratzeko IV. Planak desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatura hurbiltzen ditu”

2019.eko otsailak 13
  • ‘Enplegua eta Aniztasuna, lehiakortasunerako gakoak’ topaketa Deustuko Unibertsitatean

Bilbo, 19 02 13

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean. “Eusko Jaurlaritzak abian jarritako Gizarteratzeko IV. Plana” azaldu du, “desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatura hurbiltzeko, eta alderantziz”. Artolazabalek ‘Enplegua eta Aniztasuna, lehiakortasunerako gakoak’ topaketa irekitzeko ekitaldian parte hartu du, Deustuko Unibertsitatean, Bilbon. Sailburuaren hitzen arabera, “Euskadi lurralde inklusibo gisa sustatzen da, gizarte-inklusiorako lan-inklusioa nahikoa ez delako ustean oinarrituta”.

Jardunaldia ONCE fundazioaren Inserta Foroak eta Inserta Empleok antolatu dute, Expansión-ekin elkarlanean, eta, bertan, José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorea eta Virginia Carcedo Inserta Empleoko idazkari nagusia izan dira, besteak beste.

Beatriz Artolazabalek honako hau esan du: “Euskadi Estatuko autonomia-erkidego guztietako jarduera- eta enplegu-tasetan buru da desgaitasunari dagokionez, eta, gainera, langabezia-tasa elkartu baxuena du. Desgaitasuna duten pertsonen jarduera-tasa % 39,4koa da, 2017ko ekitaldiko datuen eta ezagutzen diren azken datuen arabera”.

“Euskadin lanerako adinean dauden eta desgaitasuna duten 82.400 pertsonatik (16 eta 64 urte bitartean), guztira 27.356 pertsonak zuten lana, alegia, enplegu-tasa % 33,2koa zen. Bestalde, langabezia-tasa % 15,9koa da. Kopuru horiek hirugarren sektoreko erakundeekin eta gizarte-eragileekin eginiko “auzolan”aren ondorio dira. Desgaitasuna duten pertsonen laneratzearen aldeko apustuak du gure kasuan gogobetetze-maila handiena”, esan du Artolazabalek.

Sailburuak gogorarazi du 2018an Eusko Jaurlaritzak, Lanbideren bidez, “47,6 milioi euro bideratu zituela desgaitasuna duten pertsonak laneratzera, enplegu-zentro berezien bidez. Euskadin enplegua duten eta desgaitasuna duten hiru pertsonetatik bi enpresa arruntean edo enplegu publikoan ari direla lanean edo autonomoak direla aintzat hartuta”.

Era berean, Beatriz Artolazabalek esan du 2019an Eusko Jaurlaritzak “gizarteratzeko enpresetan enplegua sortzeko eta hari eusteko beste 10,22 milioi euro inbertitzea” onartu duela, “eta milioi bat gehiago, enplegu lagunduaren jarduketak garatzeko laguntzetara bideratzeko, desgaitasuna duten pertsonak integratzeko neurri gisa”.

Artolazabal sailburuak esan du “Gizarteratzeko IV. Planak enplegagarritasunerako laguntza jasotzeko behar gehien duten pertsonen laneratzea sustatzen” duela, “horien artean desgaitasuna duten pertsonak daudela”. Alderdi horretan, besteak beste desgaitasuna duten pertsonak enpresetan lanean txerta daitezen sustatzen du, beren baldintza fisiko, psikiko edo intelektualetara egokitzen diren lanpostuak egon daitezen sustatzeko laguntza-programen bidez edo pertsona horien esku enpresetan beren eginkizunak errazago betetzeko profesional espezializatuak jartzeko enplegu lagundurako jarduketen bidez”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • José María Guibert, Virginia Carcedo