Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Beatriz Artolazabal´ek Manuel Lezertua Arartekoarekin Euskadin bizi-luzetasunak izan duen igoera eta adinekoen ahalduntzea aztertu ditu

2019-02-12

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Manuel Lezertua Arartekoarekin, Euskadin bizi-luzetasunak izan duen igoera eta adinekoen ahalduntzea aztertu ditu. Artolazabalek esan du “Euskadik eta Europa osoak biztanleen zahartzeari dagokionez egoera berria” bizi dutela. Sasoiz esku hartu behar da eta, horretarako, etorkizuneko egoerak aurreikusi; hori dela eta, gure adinekoen bizi-baldintzak hobetzeko, beren ahalduntzerako, arretarako, erakundeen arteko proiektuetarako eta zahartze aktiborako lan egiten dugu”. Topaketan, halaber, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Faustino López de Foronda Arartekoaren kabineteko buruak ere parte hartu dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Manuel Lezertua, Faustino López de Foronda