Eu

Barakaldon izan da Euskadiko Hezkuntzako Astialdiari buruzko lehen adierazpenaren aurkezpena

2019.eko otsailak 12
  • Alkateak, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordearekin, Israel Alonso UPV/EHUko Graduko eta Graduondoko Titulazioen Koordinazioko eta Hobekuntzako dekanordearekin eta José Ángel Romo Astialdi Sareako zuzendaritzako kidearekin batera, “astialdian heztea: inklusioan aurrera” lehen nazioarteko kongresuaren ondorioz sortu den dekalogoaren berri eman du; urrian izan zen kongresua, Barakaldon

 

Barakaldon izan da, gaur goizean, Hezkuntzako Astialdiaren erronkei aurre egiteko erakundeek eta elkarteek eta bestelako entitateek jarrai dezaketen ibilbide-orri honen aurkezpena. Amaia del Campo alkatearekin batera, Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordea, Israel Alonso UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Graduko eta Graduondoko Titulazioen Koordinazioko eta Hobekuntzako dekanordea eta José Ángel Romo Astialdi Sarea - Hezkuntzako Astialdiko erakundeen euskal sareko zuzendaritza-taldeko kidea izan dira.

 

“Gure hiria aitzindaria izan da hezkuntzako astialdiko proiektuak ezartzen; lan hori auzo-mugimenduen, parrokien, lehen eskolen eta animazio soziokulturaleko kolektiboen bidez sustatu zen. Lankidetza hori gaur egun ere irauten duen astialdiko animazioaren mugimendua sortzeko oinarrian dago”, esan du alkateak. “Hori dela eta, laster onartu genuen Astialdian Hezteari buruzko Lehen Kongresua bertan antolatzeko egin ziguten eskaera; urrian izan zen Kongresua”.

 

“Astialdiaren mugimendua Barakaldon, gaur egun, gure hiriaren indarguneetako bat da. Barakaldo eta barakaldarrok harro egon gaitezke; izan ere, gaur egun, ia auzo guztietan daude astialdiko taldeak eta proiektuak”, esan du Del Campok. “Eta talde horiek oso ezagunak dira gure herritarren artean; izan ere, beti daude une garrantzitsuetan elkarlanean jarduteko prest, besteak beste, Karmenetan edo parte hartzeko proposatzen zaien edozein ekitalditan. Eta, bide batez, hemendik, eskerrak eman nahi dizkiet”, esan du alkateak, eta Atarrabi Taldea, Ainara, Jóvenes 88, A Tope, Ilazki Taldea, Eskaut Elizalde taldea aipatu ditu, besteak beste. “Eta horrek gauza bat baino ez du erakusten: hezkuntzako astialdiak jarraitzen duela, gaur egun, beharrizana izaten; komunitatea kohesionatzen, indartzen eta aberasten duen elementua da”, esan du.

 

Bestalde, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak honako hau nabarmendu du: “hezkuntzan heztea, formaltzat jotzen ez den hezkuntza-eremuko prestakuntza oso garrantzitsua da; izan ere, gure txikiak eta nerabeak hazten laguntzen du eta gazteei egungo gizartean parte hartzeko eta beren helduaroan sartzen laguntzeko baliabideak ematen dizkie". Hori dela eta, “aisia eta astialdia balio-ikuspegiarekin eta hezkuntza-ikuspegitik sustatzea ezinbesteko eginkizuna da”.

 

Urriko kongresuan hainbat erakundetako eta lekutako 240 pertsona izan ziren, eta, bertan, hezkuntzako astialdiari buruz hainbat ikuspegitatik (akademikoa, zientifikoak, politika publikoak…) hausnartzeko batu ziren. Hausnarketa horien ondorioz sortu da Barakaldo Astialdia 2018, astialdian hezkuntzak duen eginkizuna aitortzen duena; “izan ere, pertsonen garapen integralean eta komunitateen garapenean laguntzen du eta, horrela, herritar zoriontsuagoak, parte-hartzaileagoak eta demokratikoagoak sortzen laguntzen du”, esan du Astialdi Sareko Romok.

 

Adierazpenak taldearen irudi klasikoa eta astialdi tradizionaleko proiektua gainditzeko proiektu eta prozesuak eraikitzearen aldeko apustua egiten du, hezkuntzako astialdia sustatu nahi du, helduekin, familiekin eta adinekoekin batera eta beraientzat.  “Barakaldon horren adibide onak ditugu, besteak beste Nagusilan elkartearekin, adinekoei laguntzeko pertsona boluntarioekin, topaguneen sarearekin, hiri-koloniekin…”, esan du Del Campok. 

 

Horrela, testuak belaunaldien arteko lana eta hezkuntzako astialdiak gizarte-politiketan duen eginkizun aktiboa defendatzen ditu, bai eta zenbait eremutan egiten dituen ekarpenak ere, besteak beste, gizarteko esku-hartzean, gizarte-zerbitzuetan, inklusioan, gizarte-kohesioan, aniztasun funtzionalean, kulturan, generoan, gazterian, berdintasunean, elkartasunean…

 

Halaber, hezkuntzako astialdiaren esku-hartzeak duen eragina aztertuko duten azterlanak egitea proposatzen da, etengabe berritzen egotea, hezkuntza-eragileen prestakuntza birpentsatzea. Gainera, hirugarren sektoreari lotuta dauden hezkuntzako astialdiko proiektuen ekarpenak aitortzen dira. “Gure ustez, balio erantsi handia dakarte, eta hori kontuan hartu beharrekoa da tokiko eta lurraldeko politiken eta gizarte-, hezkuntza-, haur-, nerabe- eta gazte-arloko politiken gobernamenduan, diseinuan eta ezarpenean”, esan du Romok.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Amaia del Campo