Eu

FICOMER Merkataritzari buruzko Nazioarteko Foroa inauguratu du Retortillok

2019.eko otsailak 13

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok gaur goizean inauguratu du FICOMER Merkataritzari buruzko Nazioarteko Foroa, CECOBIko presidente Pedro Camporekin batera.

 

Bilboko Euskalduna jauregian egingo da Foroa eta bi jardunalditan helduko diemerkataritzaren sektoreko erronken eta desafioen inguruko analisiari eta hausnarketari.

Goizez eta arratsaldez emango diren hitzaldien programa batekin, merkataritzaren sektoreko enpresei zuzenduta dago Foroa, baina baita Euskadiko enpresen eta ekintzaileen sektoreari, eta profesionalei eta erakundeei ere, sektorearen aurrerapausoak eta eremu horretan Euskadik aurrean dituen erronkak eta desafioak zuzenean ezagutu nahi dituztenei.

 

Sailburuak bere jardunean azaldu duenez, txikizkako merkataritzaren sektorea aurre egiten ari zaie, aspaldi batez, “aldaketa disruptiboei” eta “globalizazioaren inpaktua eta «barne-merkatuaren» mugak de factodesagertu izana, merkataritza elektronikoko plataforma handien hedapen bizkorra, kontsumo- eta erosketa-ohituren aldaketak, kalitatea gutxiago balioestea, produktu faltsutuen salmenta dira bereziki zaila ikusten den eszenarioa”.

Hala eta guztiz ere, Retortillok azpimarratu duenez, borroka horren emaitza ez dago oraindik erabakitaeta faktore ugariren menpe dago. “Lehenik, administrazioen zeregina, bakoitza bere erantzukizunetik, merkataritza modernizatzen, bertako profesionalen prestakuntzan, digitalizazioan eta berrikuntzan laguntzen. Baina aukera-berdintasuna berreskuratzen –maila egokietan– saiatuz baita ere, lehenengo baldintza baita benetako merkatu-askatasunean”.

Bestetik, jarraitu du esanez Retortillok, “merkataria bera jabetzea ekintza itunduaren garrantziaz eszenario horretan. Estrategia indibidualak, sektorearentzat hain garestiak askotan, gerta liteke modurik onena ez izatea aldaketa global horiei aurre egiteko”.

Eta, azkenik, “kontsumitzaile eta erosle garen aldetik jabetzea zer erosi eta nola erosi erabakitzen dugunean, erabakitzen ari garela baita ere zein hiri-, herri- edo auzo-eredutan biziko garen. Nola erosten dugun ere da gure etorkizuna erabakitzeko modu bat”.

Sailburuak gogora ekarri duenez, joan den urteko urrian Merkataritzaren digitalizazioari buruzko Foro bat antolatu zen Sailetik. Bertan aztertu zen eszenario berri hau, eta “aukera izan genuen digitalizazioaren erronkak lehen eskutik ezagutzen dituzten sektoreko arduradunekin jarduteko, eta hainbat pista eman zizkiguten erronka horiei aurre egiteko moduei buruz”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak