Eu

620 gazte aurkeztu dira Eusko Jaurlaritzak Asiara, Afrikara eta Amerikara joateko antolatu dituen Euskadiko Gazteak Lankidetzan udako programetara

2019.eko otsailak 12
  • Aurkeztu direnen % 82,74 irakasle-ikasketen, osasunaren eta zientzien arloetako neska unibertsitarioak dira
  • Martxoan, horietako 100 hautatuko dira, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin elkarrizketa xeheak egin ondoren

 

VG 2019-02-13

Euskadiko 620 gazte aurkeztu dira hilabete hauetan Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteria Saila Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako ehun plazatarako egiten ari den hautaketara; bertako parte-hartzaileek, udako hiru hilabeteetan garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek Asian, Afrikan eta Amerikan egiten dituzten programetan laguntzeko eginkizunetan parte hartuko dute.

 

1989aren eta 1997aren artean jaiotako 620 euskal gazte horien artean, 503 emakumeak dira (% 82,74), 115 gizonak eta 2 identitate ez-binarioak. 97 Arabakoak dira, 324 Bizkaikoak eta 199 Gipuzkoakoak. Beste urte batzuetan bezala, gehienak gazte unibertsitarioak dira, bereziki irakaskuntza-ikasketen, osasunaren eta zientzien arloetakoak. Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariaren hitzen arabera: “profil guztiak dira baliozkoak programan parte hartzeko, unibertsitarioak izan ala ez; izan ere, gure asmoa da GGKEek eskatzen dizkiguten profilak betetzeko pertsona egokienak eta jarduteko eremu ugari dituzten pertsonak hautatzea”.

 

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programen bidez, Euskadiko gazteak hegoaldeko herrialdeetan lankidetzako ekintzetan sentsibilizatu nahi dira, eta euskal gazteetan herri eta kulturen arteko elkartasun-kultura sustatu. Horretarako, hautatzen diren pertsonek zuzenean parte hartuko dute garapenerako lankidetza-ekintzetan Amerikako, Asiako eta Afrikako herrialdeetan, eta, horrela, “in situ” ezagutuko dute ekintza horien garapena.  Esperientzia hiru hilekoa da, batez ere uztailetik urrira bitartekoa.

 

Datorren otsailaren 28an egingo da aurrehautaketa –220 gazte gehi erreserbarako beste 50, ikasketa edo lekualdatzeengatiko bajak badaude ere–, eta martxoaren 15eko asteburuan Barrian parte hartuko duten 100 pertsonak hautatuko dira eta beren erreserbak egingo dira, GKEetako arduradunek gazteekin elkarrizketa xeheak egin ondoren.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak