Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

31 milioi euro seme-alaben jaiotze edo adopzioagatiko laguntzetarako

2011.eko martxoak 09

Aurten Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak 31,39 milioi euro bideratuko ditu guztira seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzetara

Krisi-garaian egonagatik ere, programa horri eutsi egingo diogu, Eusko Jaurlaritzak familiei babesa eta laguntza emateko sistema hobetzen jarraitzeko asmo sendoa duela berresteko.

Horren ildotik, Jaurlaritzaren Kontseiluak 27,65 milioi euroko partida bat onartu du gaur laguntzak arautzen dituen dekretuaren barnean hartutako hiru modalitateetarako (kargurako semeagatiko edo alabagatiko laguntzak, erditze edo adopzio nazional anizkoitzagatiko laguntzak eta nazioarteko adopzioagatikoak) laguntzak gauzatzeko. Gainera, 3,74 milioi euro gehiago bideratuko dira aurreko ekitaldietan onartutako laguntzak ordaintzeko (jarraipenak).

1. Lehen semeagatiko edo lehen alabagatiko laguntzak

Lehen semearen edo lehen alabaren jaiotze edo adopzioagatiko laguntzak urteko ordainsari bakarrean ematen dira. Hiru kobrantza-tarte desberdin daude indarrean, familia-unitatearen errentaren araberakoak (400, 500 edo 900 euro).

2010ean, lehen semearen edo lehen alabaren jaiotze edo adopzioagatik irekitako 10.250 espedientek jaso zuten aldeko ebazpena, 7,05 milioi euroko gastuarekin. Kontzeptu horrengatik batez beste ordaindutako diru-laguntza 688 euro izan zen.

 

2. Bigarren semeagatiko edo bigarren alabagatiko laguntzak

Lehendik jarri ziren abian bigarren semeagatiko edo bigarren alabagatiko laguntzak: 1.100 euroko laguntza orokorra zen, eta urteko ordainsari bakarrean ematen zitzaien onuradunei. Ondoren laguntzak handitu egin ziren, eta bigarren semeak edo bigarren alabak urtean bi ordainsari kobratzen hasi ziren: 1.100 euro jaiotze edo adopzioaren urtean, eta 400 euro hurrengo urtean.

Atal horri dagokionez, 2010ean 13.454 espedientek jaso zuten aldeko ebazpena: 7.248k lehen ordainsariari loturik eta 6.206k bigarrenari loturik, hurrenez hurren. Guztizko kostua 10,69 milioi euro izan zen.

3. Hirugarren eta ondorengo semeagatiko edo alabagatiko laguntzak

Lehendik hasi ziren hirugarren semeagatiko edo hirugarren alabagatiko laguntzak, 1.100na euroko urteko 5 ordainsariz osatutako laguntza orokor baten bitartez. Ondoren, 400na euroko urteko bi ordainsari erantsi zitzaizkien, haurrek 5 eta 6 urte betetzean ordaintzekoak.

2010ean, hirugarren eta ondorengo semeagatiko edo alabagatiko diru-laguntzen guztizko gastua 6,6 milioi euro izan zen, eta guztira 5.707 espedientek eskuratu zuten diru-laguntza jasotzeko eskubidea. Horietatik 1.477 ekitaldiaren barnean gertatutako jaiotze edo adopzioen ondorio izan ziren, eta gainerakoak, berriz, urteko bigarren eta ondorengo ordainsarien ondorio.

 

4. Erditze eta adopzio nazional anizkoitzagatiko laguntzak

2007ko urtarriletik aurrera, erditze edo adopzio nazional anizkoitzagatiko laguntzak ordainketa bakarreko laguntza ekonomikoak dira, erditzea edo adopzioa gertatzean ordaintzen direnak; laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, aldi berean jaiotako edo adoptatutako haurrak eta familiaren errenta-maila hartzen dira kontuan. Gainera, laguntza horiek kargurako semeagatiko edo alabagatiko laguntzei eransteko aukera dago.

2010. urtean, erditze edo adopzio nazional anizkoitzagatiko 610 espedientek jaso zuten aldeko ebazpena.

 

5. Nazioarteko adopzioengatiko laguntzak

Nazioarteko adopzioagatiko laguntzak ordainketa bakarreko laguntza ekonomikoak dira. Horien zenbatekoa ere aldi berean jaiotako edo adoptatutako haurren eta errenta-mailaren araberakoak dira. Aurrekoa bezala, onuradunari kargurako semeagatik edo alabagatik dagozkion laguntzei meta dakieke laguntza hori.

2010. urtean, nazioarteko erditze edo adopzioagatiko 189 espedientek jaso zuten aldeko ebazpena.

 

2010. EKITALDIETAN ESPEDIENTE BERRIAK

 

2010

Mota

Araba

Gipuzkoa

Bizkaia

EAE

1.

1.437

3.401

5.412

10.250

2.

1.841

5.010

6.603

13.454

3.

971

2.070

2.666

5.707

Anizkoitzak

79

221

310

610

Berriak guztira

4.328

10.702

14.991

30.021

 

 

2010. EKITALDIETAN ALDEKO EBAZPENA JASO DUTEN ESPEDIENTEAK

 

2010

Mota

Araba

Gipuzkoa

Bizkaia

EAE

1.

0

0

0

0

2.

0

0

0

0

3.

249

722

935

1.906

Anizkoitzak

266

678

1.153

2.097

Jarraipena guztira

515

1.400

2.148

4.003

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan