Eu

Tapia: “EVEren bidez emango ditugun Ibilgailuen Renove Planaren laguntzak teknologia guztietara bideratuta daude, diesela barne”

2019.eko otsailak 11

Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, Euskadi Irratiko Faktoria saioan parte hartu du eta bere Saileko gaurkotasuneko gaiez hitz egin du.

Renove Planari buruz adierazi du EVEren bidez zabalduko diren diru-laguntzak teknologia guztietara bideratuta daudela, diesela barne. Aste honetan planaren xehetasunak partekatuko ditu sektoreko eragileekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak