Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzako ikerketa-proiektuetan inplikaturiko pertsonen % 64a emakumeak dira

2019.eko otsailak 11

OTSAILAREN 11, EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

OSAKIDETZAKO IKERKETA-PROIEKTUETAN INPLIKATURIKO PERTSONEN % 64a EMAKUMEAK DIRA

 

Ikerketa-jardueren buru diren emakumeen kopuruak gora egin du Bioaraba, Biogurutzeta-Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgunen

Osakidetzako zentroetan osasun arloko ikerketetan inplikaturiko 2.715 pertsonetatik 1.743 -hau da, % 64a- emakumeak dira. Horiek guztiak osasun arloko bikaintasunezko ikerketa garatzen dute Euskadin, Bioaraba, Biogurutzeta Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune osasun ikerketa institutuetan. Nabarmentzekoa da ere proiektu horien buru diren emakumeak geroz eta gehiago direla. Zehazki, ikertzaile nagusien % 50a baino gehiago emakumeak dira: 128 emakume, 251 bururen artean.

Bioaraba, Biocruces-Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune Osasun Ikerketa Institutuek ikerketa traslazionala garatzen dute. Hau da, beren jardueraren xedea da zientzia-ezagutzaren transmisioa praktika klinikora ahalik eta bizkorren igortzea, nazioarteko gomedioei jarraiki. Bai eta Ikerketa eta Berrikuntzaren inguruko prestakuntza ere.

Hori guztia, Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntza 2020 Estrategiarekin (OAIBE2020) –Euskal Osasun Sistema Publikoan ikerketa eta berrikunzta bultzatzea xede bakarra duen lehen estrategia eta osasun arloko I+G+Bren egungo sendotze-etapa lantzeko erreminta nagusia-, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana Euskadi 2020 (ZTBP) delakoarekin, Euskadirako RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategiarekin eta Estatu eta Europa mailan ezarritako estrategiekin bat.

Ikerketetan azterturiko gaien artean nabarmentzekoak dira onkologia eta neurologiari buruzko I+G: sistemako jardueraren % 17a eta % 14a suposatzen dute, hurrenez hurren. Bigarren maila batean daude, ikerketa osoaren % 6aren gainetik, endokrinologia, psikiatria eta arnas aparatua.

I+G+Bri loturiko ikerketa-jarduerak % 3,4 egin du gora 2018. urtean. Azpimarratzekoa da garapen-fasean dauden proiektuen kopurua -saiakuntza klinikoak barne- 2,5 aldiz biderkatu dela azken bost urteotan: euskal enpresa ezberdinekin elkarlanean proiektuen gorakada aipatu beharra dago ere, 5 proiektutik 59ra igaro baitira azken lau urteotan.

Osasun Sailak eta Osakidetzak, beren zentroetan ikerketan inplikatutako profesionalekin batera, bat egin nahi dute Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguneko ospakizunekin. Egun honen xedea da sarbide eta parte-hartze osoa eta ekaitatiboa bermatzea emakume eta neska zientzialarien, arlo honetan dagoen genero haustura murritze aldera.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 11

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau