Eu

Artolazabal: “Valdegobia/Gaubea landa-eremuan zahartze aktiborako jarduketa positiboaren eredu da”

2019.eko otsailak 10
  • Udalak adinekoen tximinien alarmak eta garbiketak sustatzen ditu eta, horretarako, kedar-garbitzailea jartzen du
  • Mila biztanle ditu eta, horietatik, 26k Betion telelaguntza zerbitzua erabiltzen dute; 20k 80 urte edo gehiago dituzte, nagusienak 96 eta gazteenak 66
  • Euskadi Lagunkoia programan aurreikusitako ekimenak
  • Link ETB:

 Valdegobia/Gaubea 19 02 10

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Valdegobía/Gaubea Arabako udalerria “landa-eremuan zahartze aktiboaren barruan adinekoak ahalduntzeko jarduketa positiboaren eredu” dela esan du. Euskal Telebistan emandako erreportaje batean, Beatriz Artolazabalek, Juan Carlos Ramírez-Escudero alkatearen eskutik, Valdegobia/Gaubeako Udalak bakarrik bizi diren pertsonen kasuan abiarazitako jarduketen berri izan du: urtero tximiniak garbitzen dizkiete, suterik egon ez dadin; alarmak jartzen dituzte; betion telelaguntza zerbitzua dute; osasun-arloko arduradunaren etengabeko arreta jasotzen dute; eztarriko trabamenduen kasuan nola jardun ikasteko ikastaroak prestatzen dituzte; udal ekitaldi-aretoa zinema gisa erabiltzeko gaitu dute, asteburuetarako; eta mila biztanleko udalerri horretako adinekoentzako beste zenbait jarduera.

Artolazabalek azaldu duenez, “euskal herritarrak Europako biztanle urtetsuenetakoak dira. Hori, batik bat, Euskadiko landa-eremuan antzematen da. Adineko asko bakarrik edo bikotean bizi dira; izan ere, beren seme-alabak, laneko kontuengatik, lekuz aldatu dira eta zenbait arreta behar dituzte beren bizitza erosoagoa izateko eta ahalik eta konfort handiena izateko. Eusko Jaurlaritzatik, aldundiekin eta udalekin lankidetzan, “zahartze aktiboa” izenekoan, gure adinekoei laguntzeko ekimen batzuk garatu ditugu.

 Artolazabalek 91 urteko herritar baten etxea bisitatu du; bakarrik bizi da, eta eguneroko jardueretan nola moldatzen den ikusi nahi izan du. Udalak kedar-garbitzailea jarri du, tximiniako tiroa garbi izateko; bertako kedarrak garbitzen ditu, suterik egon ez dadin, eta hala egiten du beste etxe batzuetan ere. “Adinekoei eskaintzen zaien hori guztia duela urte batzuk Eusko Jaurlaritzak abian jarri zuen “Euskadi Lagunkoia” programan jaso da; Matia fundazioarekin elkarlanean jarri zuen abian, eta proiektuari, pixkanaka, euskal udalerriak joan zaizkio atxikitzen. Dagoeneko 60 dira, eta horien artean biztanle gehien dutenak”.

 Telelaguntza

“Telelaguntza “betion” zerbitzuaren bidez garatu dugu; adineko baten edozein behin-behinekotasun kudeatu, antzeman eta ohartarazten du. Euskal udalerriek Gaubeakoa bezalako zentroak dituzte; horietan, adinekoek topaketarako eta aisiarako espazioak dituzte”, esan du Artolazabal sailburuak.

Euskadi Lagunkoiak zahartze aktiboa sustatzeko ekimenak proposatzen ditu, esaterako: adinekoen ahalduntzea, gizarte-kudeaketaren parte-hartzaile izan daitezen, eta, horretarako, espazioak eta ekimenak aktibatzen ditu; hirigintzako eta hiri-azpiegituretako diseinuak, adinekoetan pentsatuta; tokiko merkataritzaren elkarlana adinekoei arreta hobea emateko; eta gure adinekoek beren ezagutza belaunaldi berriei transmiti diezaieten sustatzea eta, horretarako, hura partekatu eta babestea.

“Gure adinekoen bizitza aktiboa eta autonomoa luzatzea, neurri handi batean, hiri-diseinuaren, segurtasunaren eta etxeko giroen egokitzapenaren lagunkoitasunak eragingo du”, esan du Artolazabalek, ETBko erreportajean. Euskadi Lagunkoia Osasunaren Mundu Erakundeak sustatzen duen ‘Age-friendly Environments Programme’ programan oinarritzen da. Programa horrek aintzatespena jaso du eta adibide gisa jarri da nazioarteko kongresuetan, besteak beste, Lisboan, Manchesterren, Genevan edo Toronton.

“Gure nagusiek egin dute herrialde hau, eta gizarte aurreratua, solidarioa, kohesionatua eta konprometitua utzi digute. Gizarte hori hobea izango da guztiok parte hartzen badugu, ongizate-baldintza onenak izango ditu, eta horretan Euskadik leku nabarmena izan dezake Europan”, esan du Artolazabalek.

Betion

Valdegobía/Gaubea udalerriak Betion telelaguntza zerbitzuaren 26 erabiltzaile ditu; 14 emakume eta 12 gizon. 26 horietatik, 7 Espejoko babespeko pisuan bizi dira eta beste 19ak beste etxebizitza batzuetan.  Denbora gehien daramaten erabiltzaileek 2013tik daramate bertan, eta 5 pertsona dira.  Beste 2 pertsona oraintsu sartu dira, 2018an. Adina dela eta, 26 horietako 20k 80 urte edo gehiago dituzte. Nagusienak 96 urte ditu eta gazteenak 66. Telelaguntzaren laguntza-maila dela eta, 15ek maila moderatua behar dute; 10ek laguntza-maila altua eta  1ek laguntza-maila handia.

Valdegobia/Gaubeako Betion zerbitzuko 26 erabiltzaileen artean, 4 su-/ke-detektagailu daude ezarrita eta 2 gasekoak; alegia, guztira 6 gailu daude, % 23ko tasa; betiON zerbitzuaren erabiltzaileko gailuen tasa orokorra, ordea, erdikoa da, gutxi gorabehera, % 13koa (6.803 gailu 50.236 pertsonarentzat). betiON zerbitzua sartzeari dagokionez, beste udalerri batzuekin erkatuz gero, Eustaten estatistika-datuen arabera, Valdegobía/ Gaubean 1.068 herritar daude eta 310ek 65 urte baino gehiago dituzte.

Azken 26 horietatik, % 29,03 betiON zerbitzuko erabiltzailea da, alegia, telelaguntzak udalerrian 0,3ko sarrera du, eta Arabako beste udalerri batzuetan, ordea, eta Araban, oro har, antzeko neurriko udalerrietarako (1.000 eta 5.000 biztanle artean) batez besteko tasa 0,44 da. 2011tik, guztira 67 pertsona izan dira zerbitzuan eta, horietatik, 23 Espejoko babespeko pisuan urte hauetan erregistratutako erabiltzaileak izan dira.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @raimundo3691
    2019.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #ageing #personasmayores https://t.co/dvYu7Z8Vbn Artolazabal: “Valdegobia un ejemplo para el envejecimiento activo en…

  • @GasteizRural
    2019.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #ageing #personasmayores https://t.co/dvYu7Z8Vbn Artolazabal: “Valdegobia un ejemplo para el envejecimiento activo en…

  • @nmelg
    2019.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: #ageing #personasmayores https://t.co/dvYu7Z8Vbn Artolazabal: “Valdegobia un ejemplo para el envejecimiento activo en…

  • @EnpleguGizaEJGV
    2019.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    #ageing #personasmayores https://t.co/dvYu7Z8Vbn Artolazabal: “Valdegobia un ejemplo para el envejecimiento activo… https://t.co/jaMEveyGhh

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Carlos Ramírez-Escudero