Berriak Herrizaingoa
Eu

Sexu-esplotazio helburuetarako pertsonen salerosketari aurre egiteko koordinazio protokoloa martxan dago

2011.eko martxoak 09

Dokumentua, aitzindaria mota honetako ekimenetan, problematika honetan konpetentziak dituzten instituzio eta erakundeen parte hartzea izan du gainera

Martxan jarriko den herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina ere aurkeztu da "Sexu-esplotazio helburuetarako emakumeen salerosketak promes askorekin amaitzen du. Ez izan gaizkide" lelopean. Arazoaren larritasuna agerian utzi nahi du kanpainak; herritarrei adierazi nahi die ez dela gure gizartetik urrun dagoen arazoa.

Genero Indarkeriaren Biktimen Atentziorako Zuzendariaren prentsaurrekoak genero indarkeriaren adierazpenik krudeletako bati heltzea izan du helburu: sexu-esplotazio helburuetarako emakume eta neskatoen salerosketa. Askotan, gizartea ez da ohartzen arazo honetaz eta oso zaila da kuantifikatzen, orain arte identifikazio eta jarduera protokolorik ez zegoelako.

Emakumeen kontrako biolentziaren alderdi honi heltzeko, lan-talde baten sorrera bultzatu zuen Zuzendaritzak 2009ko bukaeran; bertan, gaian konpetentziak dituzten instituzio eta erakunde publiko zein pribatuek hartu dute parte: Ertzaintza, Polizia Nazionala, Guardia Zibila, Gobernuaren Ordezkariordetza, Comisión Antisida, Médicos del Mundo, Gizarterako, Aukera, Askabide, Emakunde eta Justizia Zuzendaritzak. Serranok guztiei eman dizkie eskerrak, euren parte-hartzea ezinbestekoa izan baita gaur aurkeztu eta Espainian aitzindaria den ekimena aurrera ateratzeko.

Koordinazio protokoloa

Gaur aurkeztutako sexu-esplotazio helburuetarako pertsonen salerosketaren biktimen atentziorako koordinazio protokoloa da taldearen lanaren emaitzarik nagusiena. Instituzio bakoitzari erantsitako konpetentzietatik abiatzen da dokumentua koordinazio eta funtzionamendu zirkuitu bat ezartzeko; horrela, emakumeen biktimizazio bikoitza saihestu nahi da eta atentzio zein babes egokiak eskaini nahi zaizkie.

Biktimentzako harrera eta atentzio errekurtso batek bildu behar dituen baldintzak ezartzen ditu protokoloak, emakumeei inguru babes bat eskaintzeko asmoz. Hain zuzen, inguru horretan atentzio berezitua, sendatzeko lekua, etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko denbora eta atentzio psikologiko zein juridikoa eskaintzea da xedea.

Gida praktikoak

Biktimei laguntza-zerbitzuetarako sarbidea errazteko hiru inprimakik osatzen dute taldeak egindako lana. Bi errekurtso gida egin dira; bat profesional eta herritarrei orokorrean zuzenduta dago, eta bestea biktimentzat da bereziki. Errekurtso zerrenda zabala, salerosketari buruzko informazioa, biktimak harrapatzeko metodoak, eskubideak edo laguntza aurkitzeko lekuak biltzen dira dokumentuetan.

Lengoaia errazean idatzita dago biktimei zuzendutako liburuxka eta hamar hizkuntzatan (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, portugesa, errumaniera, errusiera, albaniarra, arabiarra eta txinera) editatu da pertsona kopuru nagusienari heldu ahal izateko. Polizia-etxe eta proiektuan parte hartutako elkarteen bidez banatuko da. Hirugarren dokumentua triptiko bat da, aipatutako 10 hizkuntzetan dago eta emakumeak euren isiltasunarekin amaitzera animatzen dituen biktima baten testigantza du.

Sentsibilizazio kanpaina

Biktimen Atentziorako Zuzendariak bere hitzaldia amaitu du martxan jarriko den herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina aurkeztuz. Hau da kanpainaren lema: "sexu-esplotazio helburuetarako emakumeen salerosketak promes askorekin amaitzen du. EZ IZAN GAIZKIDE".

Arazoaren larritasuna agerian utzi nahi du kanpainak; herritarrei adierazi nahi die ez dela gure gizartetik urrun dagoen arazoa; gure inguruan gertatu ahal da eta herritarren laguntza behar da erradikazioa lortzeko. Publizitate-kartel eta irrati zein Interneteko iragarki laburrekin gauzatuko da kanpaina.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)