Berriak Hezkuntza
Eu

Cristina Uriartek parte hartu du Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunerako Lanbide heziektan antolaturiko jardunaldian

2019.eko otsailak 11

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Isabel Celaa Hezkuntza eta Lanbide Heziketa ministroarekin batera, Bilboko Elorrieta-Erreka Mari Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna dela-eta antolatu duen jardunaldian parte hartu du, gaur goizez.

Jardunaldian, Uriarte sailburuak eta Celaa ministroak ikastetxe honetako neska ikasleekin solasaldia izan dute. Egun honekin lotura estua duten hainbat gairen inguruko hausnarketa partekatu ahal izan dute gazteekin, hala nola, emakumeen prestakuntza Lanbide Heziketako arlo tekniko eta industrialetan, neska gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzearen garrantzia, edo azken urteotan esparru honetan izan diren aurrerapausoak. Ikasleekin izan duten solasaldi irekian, hamarkada batzuk atzera egin eta agintari biek euren ibilbide profesionala eta esperientzia pertsonala azaltzeko tarterik ere izan dute.  

Baina ekitaldiak goizeko lehen orduan hasi dira Elorrieta-Erreka Mari LHII-n, hainbat bideoren proiekzioarekin. Bideo horiek, zientzia-lanbideetan edo ikerketan emakumeek duten papera, oraindik indarrean dauden zenbait estereotipo edo oraindik egiteko dagoen bidearen inguruko gogoeta ipini dute mahai gainean. Jarraian, neska ikasleek bi emakumeren ibilbide akademiko zein profesionala zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera izan dute, Maribel Arriortua eta Idoia Casadorekin solasaldian. Oso esparru desberdinetako bi emakume hauek nork bere ibilbide profesionala azaldu diete neskei. Arriortua Zientzia Kimikoan doktore da, Kristalografia eta Mineralogiako Katedradun EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultatea, eta Euskadi Ikerketa Saria jaso zuen 2010ean. Casado, bestalde, Goi Mailako Lanbide Heziketako hainbat ziklo ikasitakoa da, eta tradizionalki gizonezkoentzat jo izan den enpresa eta jarduera batean ari da lanean.

Sailburua eta ministroa bi profesional hauekin solasaldia hasi den unean batu dira jardunaldira, eta bertan parte hartzen ari ziren neska ikasleen galderei erantzuteko aukera izan dute.

Otsailak 11, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna

Nazio Batuen Batzar Nagusiak hala izendaturik 2015ean, otsailaren 11 Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna da. Izendapen honek eta egun honen baitan antolatzen diren jarduerek honako helburu hau dute: emakume eta neskek zientzian parte hartze erabateko eta ekitatiboa izatea. Era berean, emakumeen eta nesken ahalduntzea eta genero berdintasuna ere badu helburu egun honek. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaá, Hezkuntza eta Lanbide Heziketa ministroa