Berriak Osasuna
Eu

Euskadiko Lehen Mailako Arretarako Aholku Batzordeak osasun-zentroetan arreta sendotuko duen Estrategia onartu du

2019.eko otsailak 09

Osasun Saileko eta Osakidetzako arduradunak, atzo, zientzia-elkarteetako aditu eta ordezkariekin batu ziren, “Euskadiko Lehen Mailako Arretarako Estrategia” aztertzeko; estrategiak profesionalen taldeak sendotzeko, langile-kopurua areagotzeko, prestakuntzarako edo osasun-zentroetan informatikako egiturak modernizatzeko neurriak planteatzen ditu

Lehen Mailako Arretarako Aholku Batzordeak topaketa izan zuen atzo Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan, eta, bertan, Jaurlaritzak lehen mailako arretara bideratutako neurriak dituen estrategia onartu du.

Euskadiko Lehen Mailako Arretarako Aholku Batzordea honako hauek eratzen dute: Osasun Saileko profesionalek, Osakidetzakoek, elkarte eta erakunde profesionaletakoek eta lehen mailako arretaren eremuko zientzia-sozietatekoek. Aholku Batzordea 2018ko ekainean sortu zen eta, harrezkero, aditu-talde hori Euskadiko osasun-zentro eta anbulatorio guztietan lehen mailako arreta sendotu ahal izateko neurri zehatzen estrategia ari da lantzen.

Hausnarketa- eta eztabaida-prozesu horren ondorioz, atzoko topaketan, Iñaki Berraondo Osasun sailburuordeak Lehen Mailako Arretarako Estrategia aurkeztu du; bertan, Aholku Batzordea eratzen duten pertsonek, Osakidetzako ESI guztietako profesional eta kudeatzaile, eta Mediku zein Erizainen elkargoetako prefesionalek  hil hauetan eginiko ekarpenak jaso dira.

Horrela, atzo aurkeztu zen Estrategian egungo egoeraren analisia jaso da eta osasun-sistema Euskadiko gizarte-errealitate berrira egokitzeko neurri zehatzak proposatzen dira. Neurri horiek honako hauekin dute zerikusia: antolamendua hobetzea osasun-zentroetan; baliabide pertsonalak eta materialak areagotzea; ekipo medikoen eginkizun burokratikoak murriztea; medikuntzako eta erizaintzako profesionalek duten gaitasun erabakitzailea areagotzea; administrazio-arloak hobetzea, eraginkortasuna areagotzeko; eta lehen mailako arretaren eta ospitale-arretaren arteko lankidetza handiagoa, ESIen bidez.

Aholku Batzordeak Lehen Mailako Arretaren Estrategia eta honek jasotzen dituen lerro estrategikoak onartu ditu. Dokumentuan jasotako, eta lehenago aipatutako, neurriak martxan jartzeko eta jarraipena egiteko lan-taldeak sortzea adostu dute.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Orain dela 2 egun

    En el BOPV ha salido publicado que uno de los vocales lo será a propuesta de la Semeg , sociedad española de medicina geriátrica....no debería poner SEMG SOCIEDAD ESPAÑOLA DE MÉDICOS GENERALES Y DE FAMILIA ?

  • Orain dela 2 egun

    "El Consejo Asesor ha aprobado la estrategia de Atención Primaria y todas las líneas estratégicas previstas en ella." . Creo entender que es un órgano consultivo sin capacidad ejecutiva y que además los representantes de algunas Sociedades científicas ahí presentes no están de acuerdo con todo lo que se recoge y así ha sido publicado en prensa - Osatzen - siendo su postura la de apoyar al colectivo Lehen Arreta Arnsaberritzen que lleva haciendo propuestas pero también concentraciones y protestas desde antes de la constitución de este consejo y que acaban de concretarse ya en jornadas de huelga, pues la sensación general es que pese a este nada ha cambiado

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak