Eu

Ernesto Sáinz Lancharesek Madrilen Euskadik erronka demografikoari aurre egiteko dituen neurriak azaldu ditu

2019.eko otsailak 08
  • Pizgarriak jaiotzetarako, kontziliazioa, gurasotasun-baimenak, soldata-arraila eta zahartze aktiboa izan dira Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak ministro-bileran aztertutako gai batzuk

 

Madril, 19/02/08

Ernesto Sáinz Lanchares Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak, gaur, Madrilen, Erronka Demogragikoari erantzuteko Estrategiaren Erakunde Taldearen bileran parte hartu du; bertan, “gizarte zahartuak dakartzan erronkak, jaiotza-tasa baxuak eta landa-eremu batzuetako despopulatze altua” aztertu dira, bai eta “horiek gainditzeko etorkizuneko erronkak” ere.

 

Erronka Demografikorako gobernu zentraleko eskudunak autonomia-erkidegoei txosten bat aurkeztu die eta, horren arabera, “emakumeek eta gizonek Estatuari jaiotza-tasarako eskatzen ditoten pizgarri nagusia amatasun- eta aitatasun-baimenaren iraupena luzatzea da, eta adingabeak kargura dituzten aita eta amentzako lan-ordutegia malgutzea”. Sáinz Lancharesen iritziz, neurri horietan ari da, zehazki, Eusko Jaurlaritza lanean”.

 

Ernesto Sáinz Lancharesek, gainerako erkidegoen aurrean, Eusko Jaurlaritza lantzen ari den zenbait proiektu azaldu ditu: “zehazki, Familiei Laguntza emateko Erakundeen arteko IV. Planaren barruan, Familia eta Lan Bizitza Kontziliatzeko Laguntzen 177/2010 Dekretua aldatzeko proiektua, haurdun ez dagoenaren baimena amatasun-baimenarekin parekatzeko, horiek parekatu ahal izateko eszedentziaren bidez, oinarri arautzailearen % 100eko hobariarekin. Dagoeneko badago lehen lan-zirriborroa”.

 

Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak honako hau ere nabarmendu du: “ahal den neurrian, adingabeak kargura dituzten aitek eta amek eskatzen duten ordutegi-malgutasun hori lortu nahi duten enpresetan kontziliazio-neurriak ezartzeko proiektu pilotua; 30 enpresa, lurralde bakoitzeko 10 batzen dituen proiektu pilotua”.

 

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren beste lan batzuk ere aipatu ditu, esaterako: Herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Plana; Soldata-arrailaren aurka borrokatzeko Plana; edo zahartze aktiboaren aldeko lana Euskadi Lagunkoia programaren bidez. “Lan horiek guztiak beharrezkoak dira, berdintasunaren eta gazteriaren aldeko politika publikoekin batera, erronka demografikoaren aurka borrokatzeko”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak