Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailburuaren eta Medikuen Elkargoen Kontseilu Orokorreko Presidentearen arteko topaketa

2019.eko otsailak 08

Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak bilera izan du, gaur arratsaldean, Bilbon, Serafín Romero Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Orokorreko presidentearekin, autonomia-erkidegoetan kolektibo medikoaren egungo egoera aztertzeko. Besteak beste, lehen mailako arretaren eremuan dauden beharrez eta sektoreak aurrez aurre dituen erronkez jardun dute.

Topaketan, Jon Darpón Osasun sailburuak Osakidetzako profesionalen kolektiboaren garrantzia nabarmendu du; horrek aukera eman du Euskal Osasun Zerbitzua Euskadin bertan eta bertatik kanpo erreferente bilakatzeko.  Darpónekin eta Romerorekin batera, bileran, Iñaki Berraondo, Osasun sailburuordea; Nekane Murga, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria; eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Medikuen Elkargo Ofizialetako presidenteak izan dira: Manuel García, Kepa Urigoitia eta Cosme Naveda, hurrenez hurren. Bilera ondoren, Jon Darpón Osasun sailburuak eta Serafín Romero Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Orokorreko presidenteak Bizkaiko Medikuen Elkargo Ofizialaren urteko topaketan parte hartuko dute; Bilboko Euskalduna Jauregian izango da.

 

Bilbo, 2019ko otsailaren 8a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak