Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 1,1 milioi bideratu ditu dirulaguntzetan eskolako agenda 21 programa garatzeko (2011-03-08(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko martxoak 08

Agindua, Eskolako Agenda 21 programak garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei eman beharreko diru-laguntzak arautzen dituena.

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du guztira 1.100.000 euro bideratzea dirulaguntzatan hezkuntza-programa hau garatzeko: unibertsitatez kanpoko ikastetxeen iraunkortasun eta kalitaterako programa, Eskolako Agenda 21.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak parte hartuko dute programa horren bultzadan, eta 2011. urtean 880.000 euro bideratuko dituzte horretarako, eta 220.000 euro, hurrengo urtean.

Ingurumenari buruzko hezkuntzako programa horren xedea da ingurumen-arazoen ebazpenean parte hartzeko ezagutzak, gaitasunak, jarrerak, motibazioa eta konpromisoak garatzea.

Hona programaren ezaugarri nagusiak:

- Bi eremu hartzen ditu: eskolakoa eta udalekoa edo eskualdekoa.
- Hezkuntza-komunitatean parte hartzea, ardatz eta oinarri moduan, eta ikasleen protagonismoa.
- Kudeaketa arduratsua eta iraunkorra sustatzea.
- Curriculumaren berrikuntza bultzatzea.

2003-2004 ikasturtean abian jarri zen programa honetan, guztira, 128 udalerritako 464 ikastetxek parte hartzen dute, eta partaideak, guztira, 193.627 ikasle eta 18.081 irakasle dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan